Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
ZATOZ, JAUNA!
Zatoz,
Jauna! / Gaur
zai duzu mundua,
—zorigaitzez / hain
da hondatua!
Zatoz, Jauna! / Zabal,
otoi, zerua:
—Etor
bedi / Zure erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Nausi
bait da dirua:
—jendea
maiz / dauka
zapaldua.
Entzun,
Jauna, / behartsuen
oihua:
—Etor
bedi / Zure
erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Hor gabiltza gauez gau:
—piztu
gugan / fedearen sua.
Zatoz, Jauna! / Argi
ezazu mundu hau:
—Etor
bedi / Zure erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Maitasunez
gu bete:
—jendeek
elkar / ezin hartu
dute.
Zatoz,
Jauna! / Zuk
bat egin mundua:
—Etor
bedi / Zure
erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Lokarriak Zuk hautsi.
—Munduz
mundu / bihotzetan
mintza.
Zatoz, Jauna! / Ager
zaitez, ta jaitsi.
—Etor
bedi / Zure erreinua.
1
Ant. Jaunak garaipena emoten deutso bere Gantzutuari.
19 Salmoa
Entzun
zaitzala Jaunak egun beltzean,
izan bekizu babes
Jakoben Jainkoaren izena.
Bialdu beizu laguntza jauretxetik,
indartu zaizala Siondik.
Zure opari
guztiak gogoratu beiz,
zure erre-oparia ederretsi bei.
Emon deoizula,
zure bihotzak opa dauan guztia,
bete daizala zure asmo guztiak.
Poztu gaitezan
zure garaipenean,
ikurrinak zabaldu daiguzan
gure Jainkoaren izenean.
Bai, zure eske guztiak
bete beiz Jaunak batean!
Oraintxe
ikusten dot
Jaunak bere Gantzutuari
garaipena emoten deutsola,
entzun dauala bere zeru santutik,
bere eskoi garailearen indarrarekin.
Batzuk bizkor
gurdiekin,
beste batzuk zaldiekin,
gu, barriz,
gure Jainko Jaunaren izenarekin.
Hareek okertu eta jausi egin dira,
guk zutunik diraugu, ostera.
Jauna, emoiozu
erregeri garaipena,
eta entzun gaizuz dei-egunean.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunak
garaipena emoten deutso bere Gantzutuari.
2 Ant. Zure
kemena ospatuko dogu eresi eginez.
20 Salmoa, 2-8. 14
Jauna, errege
zure indarrez pozten da;
zure garaipenez
izugarri alaitzen da.
Bihotzean opa ebana emon deutsazu,
ezpanen eskaria ez deutsazu ukatu.
Bedeinkapen guriz
aurrea hartu deutsazu,
buruan urre utsezko koroia
ipini deutsazu.
Bizia eskatu
deutsu, eta Zuk emon,
egun luzez beti eta beti.
Zure garaipenez badario ospe handi,
handi eta eder egin dozu
buruz gaindi.
Betiko bedeinkapen egin dozu-ta,
zure aurrean
pozez alaituazoten dozu.
Erregek
Jaunagan dau uste on,
Goi-goikoaren graziaz
ez da kolokatuko.
Jagi zaitez, Jauna, zure indarrez,
zeure kemena ospatuko dogu
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure
kemena ospatuko dogu eresi eginez.
3 Ant. Abade-erreinu
egin gaituzu, Jauna, gure Jainkoarentzat.
Kantika: Apk 4, 11; 5, 9-10. 12
Aintza, ospea
ta agintaritza
hartzeko bazara nor,
Jauna, gure Jainkoa;
Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
zure gura-izatez dira eginak.
Liburua
hartzeko eta siluak urratzeko
bazera nor,
hila izan zara-ta,
eta zure odolaz erosi dituzu
Jainkoarentzat gizakiak,
leinu eta hizkuntza,
herri eta enda guztietakoak;
eta
abade-erreinu egin dituzu
gure Jainkoarentzat,
eta errege izango dira lurrean.
Indarra ta
aberastasuna,
jakituria ta ahalmena,
ospea, aintza ta gorespena
hartzeko bada nor
hila izan dan Bildotsa.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Abade-erreinu
egin gaituzu, Jauna, gure Jainkoarentzat.
Jainkoaren hitza
Ik 1 Kor 1, 7b-9
Jesu Kristo gure Jaunaren agertaldiaren zain gagoz. Berak indartuko gaitu
azkenera arte, inork gure aurka zer-esanik izan ez daian Jesu Kristo gure
Jaunaren etorrera-egunean. Zintzoa da, bere Seme Jesu Kristo gure Jaunaren alkartera
deitu gaituan Jainkoa.
Galderantzuna
V/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
V/. Salba
gaitezan zure begia lehun agertu eizu.
R/. Erdu
eta salbau gaizuz.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
Magn. ant. Bilatu
eizue Jauna, aurkitu daiteken artean; deitu eiozue, urrean dagoan artean.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bilatu
eizue Jauna, aurkitu daiteken artean; deitu eiozue, urrean dagoan artean.
Eskariak
Betidaniko Hitzak bere gorputzaren estalkiz erakutsi euskun zerurako bide
barria. Eskatu deiogun apaltasunez:
Erdu, Jauna,
eta salbau gaizuz.
—Jainko Jauna, zeugan dogu bizi izatea, ibiltea eta izatea: * erdu eta
erakutsi eiguzu zure jatorrikoak garala.
—Gugandik hain hur zagozan Hori: * agertu zakiez lehenbailehen zure
bila dabizanei.
—Behartsuen Aita eta nahigabetuen atsegina, * emon askatasuna
nahigabetuei, eta poza atsekabetuei.
—Heriotza gorrotatzen eta bizia maite dozun Horrek: * atara gaizuz
gu eta gure hildakoak betiko heriotzatik.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, entzun bihotz onez gure otoitzak, eta emon zure graziaren
laguntza estualdietan garanoi; gugana datorren zure Semeak barritu gaizala, eta
ez gaizala itzi, zahartzen gaituan pekatuaren menpean jausten. Zure Seme
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.