Gabon
zortziurreneko domekea
II. Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
GAUR IKUSIKO DUZUE
— Gaur ikusiko duzue Haren dirdaia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur jaio da gure Salbatzailea,
Kristo Jauna.
— Jaunak dio: Zu zera nire Seme,
— egun zaitut Nik Zu erne,
— jaiotegunetik zera Errege.
— Gaur ikusiko duzue argia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur jaio da gure Salbatzailea,
— Kristo Jauna.
— Argitik argi, gizartean gizon,
haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
— «Bake-Seme» du izena.
— Bakea lurrean gizonei,
— aintza Jainkoari.
Gaur jaio da gure Salbatzailea,
— Kristo Jauna.
— Urak itsasoa betetzen duen bezala,
— bakeak hala hartuko du lurra.
— Hau da Jaunak egin-eguna.
— Berri on bat hotsegiten dizuegu:
— hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur jaio da gure Salbatzailea,
— Kristo Jauna.
— Argitik argi, gizartean gizon,
— haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
«Bake-Seme» du izena.
SALTERIOA
1 Ant. Hiru
egunen buruan, jauretxean aurkitu eben Jesus, irakasleen erdian jesarrita, harei
entzuten eta galdezka.
121 Salmoa
Ha bai poza nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe heldu dira gure oinak,
Jerusalem, zure atarira.
Jerusalen uri lez da jasoa.
dan-dana batean batua.
Leinuak, Jaunaren leinuak,
bertara igoten dabe,
Israelen lege danez
Jaunaren izena ospatzera.
Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
Davideneko mahaia.
Eskatu eizuez Jerusalementzat
bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez
Zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
Nire anaien eta lagunen aldera,
hauxe dinot: «bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
maite dodalako,
ondasunak opa ditut zuretzako.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hiru
egunen buruan, jauretxean aurkitu eben Jesus, irakasleen erdian jesarrita, harei
entzuten eta galdezka.
2 Ant. Jesus
Nazaretera jatsi zan hareekin, eta euren menpean jarraitu eban.
126 Salmoa
Etxea Jaunak ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik jatzue argitu barik jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu, gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesus
Nazaretera jatsi zan hareekin, eta euren menpean jarraitu eban.
3 Ant.
Jesus aurrera joian jakintzan, gorpuzkeran eta grazian, Jainkoaren eta gizakien
begietan.
Kantika: Ef 1, 3-10
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesus
aurrera joian jakintzan, gorpuzkeran eta grazian, Jainkoaren eta gizakien
begietan.
Jainkoaren hitza
Flp 2, 6-7
Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko
izanik, ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari; bestela baino, bereaz
hustu egin zan, morroi-izaera hartuz, eta beste edozein lez azalduz; eta gizon
lez agerturik, apaldu egin eban bere burua.
Galderantzuna
V/. Gauza
guztietan senideen antzeko izan behar eban, * errukior izan zedin.
R/. Gauza
guztietan senideen antzeko izan behar eban, * errukior izan zedin.
V/. Lurrean
agertu zen eta gizakiekin bizi izan zan.
R/. Errukior
izan zedin.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari, eta Espiritu Santuari.
R/. Gauza
guztietan senideen antzeko izan behar eban, * errukior izan zedin.
Magn. ant. Seme,
baina zergaitik egin deuskuzu hori? Horra zelango atsekabez ibili garan aita
eta biok zure bila! Zergaitik ibili zarie nire bila? Ez zenkien Nik neure
Aitaren etxean egon behar nebala?
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Seme,
baina zergaitik egin deuskuzu hori? Horra zelango atsekabez ibili garan aita
eta biok zure bila! Zergaitik ibili zarie nire bila? Ez zenkien Nik neure
Aitaren etxean egon behar nebala?
Eskariak
Gurtu daigun
Jainko biziaren Semea, lurreko familia bateko seme egin zana, eta autortu daigun:
Zeu zara,
Jauna, guztion eredu ta salbatzaile
—Maria
eta Joserentzat izan zenduan menpetasunaren bidez, * erakutsi eiguzu legezko agintariei zor jaken
begirunea.
—Zure
gurasoak maite zenduzan, eta zure gurasoek maite zinduezan Zu; * sendotu eizuz familia guztiak bakean eta alkar-maitasunean.
—Zure Aitaren etxean halako
ardura erakutsi zenduan; * egizu,
etxe guztietan Jainkoa onetsia izan daitela.
—Hiru
eguneko larrialdiaren ondoren, gurasoek Aitaren etxean aurkitu zinduezan Kristo,
* irakatsi eiguzu guztioi, lehenik
Jainkoaren erreinua bilatzen.
—Maria
eta Jose, zeruko zorionean Zeugaz batu dozuzan Jesus Jauna, * hartu eizuz hilak, zeruko zoriontsuen senitartean.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
gure Aita, Familia santua emon deuskuzu jarraibide eder; egizu, gure familietan
ere familiako bizitza zintzoan eta alkarren maitasunean hari jarraituz, betirauneko
zoriona izan daigula zeruko etxean. Zure Seme Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta
errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.