2026/08/27

Abenduaren 29

Bezperak

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.
 

GORATZARREA


      GAUR IKUSIKO DUZUE

—  Gaur ikusiko duzue Haren dirdaia,
      hona hemen zuen Jaungoikoa.
—  Gaur jaio da gure Salbatzailea,
            Kristo Jauna.
—  Jaunak dio: Zu zera nire Seme,
—  egun zaitut Nik Zu erne,
—  jaiotegunetik zera Errege.

—  Gaur ikusiko duzue argia,
      hona hemen zuen Jaungoikoa.

—  Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—        Kristo Jauna.
—  Argitik argi, gizartean gizon,
      haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:

—  «Bake-Seme» du izena.

—  Bakea lurrean gizonei,
—  aintza Jainkoari.
      Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—        Kristo Jauna.
—  Urak itsasoa betetzen duen bezala,
—  bakeak hala hartuko du lurra.
—  Hau da Jaunak egin-eguna.

—  Berri on bat hotsegiten dizuegu:
—  hona hemen zuen Jaungoikoa.
—  Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—        Kristo Jauna.
—  Argitik argi, gizartean gizon,
—  haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
      «Bake-Seme» du izena.


SALTERIOA

1 Ant. Handiki Zu jaiotegunetik Santu-dirdaian, ihintza lez sortuazo zaitut artizarraren aurrean.

Sal 109

Hona, Jaunak esana nire Jaunari
      «Jesarri zakidaz eskoian,
      zure etsaiak oin-aulki
      jart
en deutsudazan bitartean».

Siondik zabalduko dau Jaunak
      zure aginte makilaren indarra:
      «Izan zaitez nagusi
      zure etsaien artean».

Handiki zu jaiotegunetik
      santu dirdaian,
      ihintza lez sortuazoko zaitut
      artizarraren aurrean.
      Jaunak zin egin dau
      eta ez jako damutuko:
      «Melkisedeken sailean
      abade zara zu behin betiko».

Nire Jauna zure eskoian:
      zapalduko ditu erregeak
      hasarre-egunean.

Bidean doala,
      errekan edango dau ura,
      horregaitik jasoko dau burua.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. 

Ant. Handiki Zu jaiotegunetik Santu-dirdaian, ihintza lez sortuazo zaitut artizarraren aurrean.

 

2 Ant. Jaunagan dago errukia, Harengan askatasun ugaria.

129 Salmoa

Barru-barrutik dagitsut oihu Zuri, Jauna,
      entzun, Jauna, nire hitzaldia.
      Begoz erne zure belarriak,
      nire oihu eskarira.

Gure erruak
      gogoan badaukazuz, Jauna,
      nor dagoke zutunik, Jauna?
      Baina parkamena Zeugan daukazu,
      Zu begirunez zerbidu zaiguzan.

Jaunagan itxaroten nago,
      nire barrua
      Haren hitzaren zain dago.
      Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
      nire gogoa Jaunaren zainago.

Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
      halantxe bego Israel Jaunaren zain.
      Jaunagan dago-ta errukia,
      Harengan askatasun ugaria;
      Berak itziko dau Israel askaturik
      egin dauzan hoben guztietatik.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Jaunagan dago errukia, Harengan askatasun ugaria.

 

3 Ant. Hasieran, mendeak baino lehen, Jainko zan Hitza, eta gaur Hitz hau munduaren Salbatzaile jaio da.

Kantika: Kol 1, 12-20

Eskerrak emoten deutsaguz
      Aita Jainkoari,
      argian, santuen oinorde-lagun
      egin gaituanari.

Ilunpearen menpetik atara gaitu-ta,
      eta bere Seme maitearen
      erreinura aldatu.
      Honexengan dogu erospena,
      Honexengan pekatuen parkamena.

Hau, Jainko ikusi-ezinaren irudi da,
      sorkari guztietan lehen-semea.
      Beronen bidez dira-ta eginak
      gauza guztiak,
      zeru-lurretakoak, agiri diranak
      eta ez diranak:
      Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
      gauza guztiak Beraren bidez
      eta Berarentzat dira eginak.

Diran guztiak baino lehenago da Bera,
      eta guztiek diraute Berarengan.
      Gorputzaren buru ere Bera da,
      Eleizearen buru, alegia.
      Bera da hasiera,
      hilen arteko lehen-semea,
      diran guztietan
      Bera izan dadin lehenengoa.

Jainkoaren gogoko izan da-ta
      betearen betea Harengan egotea,
      eta Haren bidez, gauza guztiak
      Berekin adiskidetzea;
      Haren kurutzeko odolaz
      bakeak eginik,
      zeru-lurretan diran guztiekin.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Hasieran, mendeak baino lehen, Jainko zen Hitza, eta gaur Hitz hau munduaren Salbatzaile jaio da.
 

Jainkoaren hitza

1 Jn 1, 1-3

      Hasieratik zana, guk entzun doguna, eta geure begiz ikusi doguna, guk begiratu genduana, eta geure eskuek ikutu ebena, hau da, biziaren Hitza, autortzen deutsuegu eta iragarten —agertu egin zan-eta bizia, eta geuk ikusi dogu bizi hori; Aitagan egoan eta geuri azaldu jakun—. Geuk ikusi eta entzun dogun hori da iragarten deutsueguna, guk Aitarekin eta Haren Seme Jesu Kristorekin dogun alkartean geugaz bat eginik bizi izan zaitezen. 

Galderantzuna 

V/. Hitza haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
R/. Hitza haragi egin zan * Alleluia, alleluia.

V/. Eta geure artean jarri eban bizilekua.
R/. Alleluia, alleluia.

V/. Aintza Aitari eta Semeari, eta Espiritu Santuari.
R/. Hitza haragi egin zan * Alleluia, alleluia.

 

Magn. ant.  Zeruetako Erregeak Birjinagandik jaio nahi izan eban, galdutako gizakia bere erreinura bihurtzearren.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.   Zeruetako Erregeak Birjinagandik jaio nahi izan eban, galdutako gizakia bere erreinura bihurtzearren.

 

Eskariak

         Otoitz egin deiogun Jainko guztiz onari, behartsuen artean barri ona zabaltzeko bere Semea Espiritu Santuaren egitez gizon eginik bialdu deuskunari, eta esan deiogun:

Emoiezu bakea, Jauna, gizaki guztiei.

         —Jainko errukior eta betikoa, gizaki guztiak salbatzea nahi dozu, eta Zure izena ezagutzera heltzea: eskerrak emoten deutsuguz, zure Seme bakarra mundura bialdu deuskuzulako, * eta egizu, Haren jaiotzan poztu daitela lur guztia.

         —Kristo bialdu zenduan, behartsuei barri ona ekartera, giltzapetuei askatasuna eta gizaki guztiei grazia urtea iragartera; * emoiozu mundu guztiari askatasuna eta bakea.

         —Atzerrietako jakintsuak gidatu zenduzan Zure Semea gurtu eien; * hartu eizu gure sinismenaren eta otoitzaren omena.

         —Hareen ondoren, gizaki guztiak deitzen dozuz, eta ilunpetatik zure Semearen argi bikainera eroaten, Jesusen izenera belaun guzti makurtu daiten; * egin gaizuz barri onaren lekuko.

         —Kristo, Belemen jaioa, atzerrien argi egin zenduan; * agertu eiezu gure senide hildakoei Zure aurpegiaren aintza.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza
 

      Jainko ahalguztidun ikusi-ezina, munduko ilunpeak kendu dozuz, Kristo egiazko argia etorri danean; begi onez begitu eiguzu, zure Semearen jaiotza miragarria behar dan lez goretsi daigun. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
        Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.