Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
ZATOZ, JAUNA!
Zatoz, Jauna! / Gaur
zai duzu mundua,
—zorigaitzez / hain
da hondatua!
Zatoz, Jauna! / Zabal,
otoi, zerua:
—Etor
bedi / Zure erreinua.
Zatoz, Jauna! / Nausi bait da dirua:
—jendea
maiz / dauka
zapaldua.
Entzun,
Jauna, / behartsuen
oihua:
—Etor
bedi / Zure
erreinua.
Zatoz, Jauna! / Hor
gabiltza gauez gau:
—piztu
gugan / fedearen sua.
Zatoz, Jauna! / Argi
ezazu mundu hau:
—Etor
bedi / Zure erreinua.
Zatoz, Jauna! / Maitasunez gu bete:
—jendeek
elkar / ezin hartu
dute.
Zatoz,
Jauna! / Zuk
bat egin mundua:
—Etor
bedi / Zure
erreinua.
Zatoz, Jauna! / Lokarriak
Zuk hautsi.
—Munduz
mundu / bihotzetan
mintza.
Zatoz, Jauna! / Ager
zaitez, ta jaitsi.
—Etor
bedi / Zure erreinua.
SALMOAK
1 Ant. Ederrena zaitugu gizaseme-alabetan;
ezpanetatik zoramena darizu.
44 Salmoa
Nire bihotzari ele eder
dario,
olerki hau erregeri opa deutsat:
nire mihina
idazle bizkorraren eztena.
Ederrena zaitugu
gizaseme-alabetan,
ezpanetatik zoramena darizu:
Jainkoak betiko
bedeinkatu zaitu-ta.
Gerriratu eizu ezpata,
gudari indartsu:
edergarri eta apaingarri jatzu.
Zintzo eta zuzenaren alde,
igon ospez gurdira,
zure eskoi horrek
eragin deizuzala egintza handiak.
Bai zorrotzak zure geziak!
Zure menpe daukazuz herriak;
bihotz-makal dabilz erregeren arerioak.
Zure aulkia, Jainkoarena
bezala,
menderen mendeetan,
zure errege-zigorra, zigor zuzena.
Zuzena dana dozu maite,
eta okerra dana gorroto,
Jainkoak, zure Jainkoak,
gantzutu zaitu-ta,
poz-orioz
lagunen gainetik gantzutu.
Mirra, aloe eta
kasia-usaina darie
zure soinekoei,
zurda-soinuak alaitzen zaitu
marfilezko jauregitik.
Erregeen alabak bidera jatortzuz,
erregina, Ofirko urrez apaindurik,
zure eskoialdean dago zutunik.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ederrena
zaitugu gizaseme-alabetan; ezpanetatik zoramena darizu.
2 Ant. Badator
senargaia: urten eiozue bidera.
44 Salmoa
Entzun, alaba, eta ikusi,
alderatu eizu belarria:
ahaztu eizu aitaren etxe ta herria.
Erregek zure edertasuna irrikatu dau;
Bera dozu jaun,
egiozu ahuspez agur.
Tir-herria esku-erakutsiekin
hor non datorren,
herriko handikiek
zure ederra dabe irabazten.
Guztiz apain dator
errege-alaba,
haren soinekoa urrez eihoa da.
Jantzi nabarrez dakarre erregenera,
neskatxak atzetik eta lagunak
inguruan dituala.
Pozik eta alai dakarrez,
eta sartzen dira
erregearen jauregira.
«Guraso ordez
seme-alabak izango dituzu,
lurbira osoan
nagusi ipiniko dituzu».
Gizaldiz gizaldi gogoratuazoko dot
zure izena,
eta ospatuko zaitue herriek
mendeen mendeetan.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Badator
senargaia: urten eiozue bidera.
3 Ant. Sasoia
heldu zanean, Jainkoak gauza guztiak batu ebazan Kristogan, Berau buru zala.
Kantika
Bedeinkatua izan bedi
Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan aukeratu
ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errubako izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia heltzerakoan beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sasoia
heldu zanean, Jainkoak gauza guztiak batu ebazan Kristogan, Berau buru zala.
Jainkoaren hitza
Flp 3, 20b-21
Zerutik itxaroten dogu Salbatzailea, Jesu Kristo
gure Jauna. Berak aldatuko dau gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren
antzeko eginez, gauza guztiak menperatzeko dauan indarrez.
Galderantzuna
V/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
V/. Salbau gaitezan zure begia leun agertu eizu.
R/. Erdu
eta salbau gaizuz.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
Magn. ant. Begira, badator erregea,
lurbiraren Jauna; Berak hausiko dau gure morrontzaren buztarria.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Begira, badator erregea, lurbiraren Jauna;
Berak hausiko dau gure morrontzaren buztarria.
Eskariak
Senide maiteok, eskatu
deiogun bizien eta hilen epaile dan Jesu Kristo gure Jaunari, eta esan uste on
osoz:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Egizu,
Jauna, zeruek aldarrikatzen daben zure zuzentasuna, munduak ere ezagutu daiala,
* zure aintza gure lur honetan be egon dadin.
—Gizon eginik,
gure makaltasuna hartu nahi izan dozun Horrek: * hartu eizuz gizaki guztiak
zure jainkotasunaren babesean.
—Erdu!, eta
argitu gaizuz zure jakituriaren distiraz, * ezjakinaren ilunpetan gagozanok.
—Apaltasunaren
bidez, gure txarkeria kendu dozun Horrek: * zure aintzaren bidez, emoiguzu zorionaren
saria.
—Epaitzera
agerian etorriko zaran Jauna, * eroan eizuz zeruko erreinura hildako gure
senideak.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Igon bei, Jauna, zure
aurrera gure eskariak; eta iguzu, bete-betean ezagutu daigula zure Seme gizon
eginaren misterio handia. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta
errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.