2026/11/04

Gabonetako 2. Domekea II

BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

GORATZARREA

            ASPALDIAN

Aspaldian, urrunean,
sortu zen Jainko-Semea,
gaur sortzen da gure artean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz-barnea.

–Gaur sortzen da gure artean:
–zabalik euki etxea,
–zabalik bihotz-barnea.

Ilunpetan, giltzapetan
hor zaudetenak, gaur jaiki!
Horra, Jauna bizi hontan:
egin da gizon osoki;
munduak hori baleki!

Jainko-seme gera denak,
Jainkoa gizon hor bait da.
Hartu ditu gure minak:
bihotzez Hari josita,
Jainko gaitezen gu gerta.

Bihotzetan dugu orai
Eguberriko izarra.
Egin gaitu Kristok anai:
Hura dugu Jaun bakarra,
Hura barneko indarra. 


Salmoak

 1 Ant. Argitu jaku erospen barriaren eguna; bete dira antxinatik guri esandakoak, eta betiko zoriona iragarten jaku.

Sal 109

Hona, Jaunak esana nire Jaunari
      «Jesarri zakidaz eskoian,
      zure etsaiak oin-aulki
      jarten deutsudazan bitartean».

Siondik zabalduko dau Jaunak
      zure aginte makilaren indarra:
      «Izan zaitez nagusi
      zure etsaien artean».

Handiki zu jaiotegunetik
      santu dirdaian,
      ihintza lez sortuazoko zaitut
      artizarraren aurrean.
      Jaunak zin egin dau
      eta ez jako damutuko:
      «Melkisedeken sailean
      abade zara zu behin betiko».

Nire Jauna zure eskoian:
      zapalduko ditu erregeak
      hasarre-egunean.

Bidean doala,
      errekan edango dau ura,
      horregatik jasoko dau burua.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Argitu jaku erospen barriaren eguna; bete dira antxinatik guri esandakoak, eta betiko zoriona iragarten jaku.

 

2 Ant.  Agertu dau Jainkoak bere errukia eta bere leialtasuna.

Sal 113b

Ez guri, Jauna, ez guri,
      emoiozu ospe zeure izenari,
      onbera ta leial zaranagatik.

Atzerriek zergaitik dinoe:
      «Non dabe euren Jainkoa?»

Gure Jainkoa zeruan dago,
      nahi dauan guztia egiten dau.
      Hareen jainko-irudiak zilar eta urre,
      gizonen esku-lan dabez.

Ahoa bai, eta hitzik ez dabe,
      begiak bai, eta ez ikusten.
      Belarriak bai, eta ez dabe entzunik,
      sudurra bai, eta ez usainik hartzerik.

Eskuak bai, eta ikuturik ez,
      oinak bai, baina ez doaz abiadan,
      berbarik ez dabe eztarrian.
      Horreen antzeko izan beitez horreen egileak,
      horreengan uste on dabenak.

Israel-etxeak Jaunagan dau uste on:
      laguntzaile ta babeski dau Ha.
      Aaron-etxeak Jaunagan dau uste on:
      laguntzaile ta babeski dau Ha.
      Jaunaren bildur diranek
      Jaunagan dabe uste on:
      laguntzaile ta babeski Bera dabe.

Jauna gutaz gogoratzen da,
      eta bedeinkatuko gaitu:
      bedeinkatuko dau Israel-etxea,
      bedeinkatuko Aaron-etxea.
      Bedeinkatuko ditu
      Jaunaren bildur diranak,
      handiak nahiz txikiak.

Ugaritu zaizela Jaunak,
      zuek eta zuen seme-alabak.
      Bedeinkatu zaizela Jaunak,
      zeru-lurrak egin dituanak.

Zerua da, zerua, Jaunarena,
      lurra Harek gizakiei emona.

Ez dabe Jauna goresten hil diranek,
      ezta isil-tokira jaisten diranek ere.
      Bizi garanok, bai,
      goresten dogu Jauna,
      oraindanik betidaino.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Agertu dau Jainkoak bere errukia ta bere leialtasuna.

 

3 Ant.  Lurrean jaio jaku erregeen Erregea, gure Jauna. Begira, etorri jaku munduaren salbazinoa, gizakien erospena, alleluia.

Kantika: Ik Ap 19, 1-7

Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra
gure Jainkoarenak:
Haren epaiak
egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia. 

Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa
Haren morroi guztiok,
txiki eta handi,
Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia. 

Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
gure Jainko ahalguztiduna.
R/. Alleluia. 

Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia.  

Alleluia.
Heldu dira-ta Bildotsaren ezteguak:
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia.  

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Lurrean jaio jaku erregeen Erregea, gure Jauna. Begira, etorri jaku munduaren salbazinoa, gizakien erospena, alleluia.

 

Jainkoaren hitza

1 Jn 1, 1-3

        Hasieratik zana, geuk entzun doguna, eta geure begiz ikusi doguna, guk begiratu genduana, eta geure eskuek ikutu ebena, hau da, biziaren Hitza, autortzen deutsuegu eta iragarten —bizia agertu egin zan-eta, eta guk ikusi egin dogu bizi hori; Aitagan egoan eta geuri azaldu jakun—. Geuk ikusi eta entzun dogun horixe da iragarten deutsueguna, guk Aitagaz eta Haren Seme Jesu Kristogaz dogun alkartean geugaz bat eginik bizi izan zaitezen.
 

Galderantzuna 

V/. Hitza haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
R/. Hitza haragi egin zan * Alleluia, alleluia.

V/. Eta geure artean jarri eban bizilekua.
R/. Alleluia, alleluia.

V/. Aintza Aitari eta Semeari, eta Espiritu Santuari.
R/. Hitza haragi egin zan * Alleluia, alleluia.


Magn. ant.
Kristo, gure Jauna, betiko Aitaren Seme; zorionekoa, Zu ekarri zinduzan sabela, eta Zu hazi zinduezan bularrak.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
–errukia gogoratu jakola;
–gure gurasoei halan eutsen berbea emona,
–Abrahan-i eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Kristo, gure Jauna, betiko Aitaren Seme; zorionekoa, Zu ekarri zinduzan sabela, eta Zu hazi zinduezan bularrak.
 

Eskariak

      Pozez jauzika, ospatu daigun Kristo, Haren jaiotzan, aingeruek munduari bakea iragarri eutsoen-eta; guk, beraz, bihotzez eskatu deiogun:

Ekarri bei zure jaiotzak, Jauna, bakea guztiontzat. 

      —On guztiz bete eizu, Jauna, zure Eleizea, * zure jaiotzaren misterioaz alaitu
—dozu-ta.

      —Artzainen nagusi eta arimen zaindari etorri zinan; * egizu, Aita Santua eta Gotzainak zure graziaren zabaltzaile zintzo izan daitezala.

      —Betirauneko errege izanik, gure izatearen muga estuetan sartu nahi izan zendun; * argal eta hilkor garanok, egin gaizuz zure betikotasunaren erdikide.

      —Mendeetan zehar, gizakiak Zure zain egon ondoren, sasoia heldu zanean etorri zinan Jauna: * agertu zakiez, oraindik Zure zain dagozanei.

      —Gizon eginik, heriotzeak hondatutako gure izakia osatu egin zenduan; * emoiezu hildakoei zure salbazino betea.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

      Jainko ahalguztidun betikoa, Zugan sinisten dabenen argia, bete eizu zure aintzaz mundua, eta argi distiratsu horrek eroan daizala herrialde guztiak Zu ezagutzera. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.