II. Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
ZATOZ, JAUNA!
Zatoz,
Jauna! / Gaur
zai duzu mundua,
—zorigaitzez / hain
da hondatua!
Zatoz, Jauna! / Zabal,
otoi, zerua:
—Etor
bedi / Zure erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Nausi
bait da dirua:
—jendea
maiz / dauka
zapaldua.
Entzun,
Jauna, / behartsuen
oihua:
—Etor
bedi / Zure
erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Hor gabiltza gauez gau:
—piztu
gugan / fedearen sua.
Zatoz, Jauna! / Argi
ezazu mundu hau:
—Etor
bedi / Zure erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Maitasunez
gu bete:
—jendeek
elkar / ezin hartu
dute.
Zatoz,
Jauna! / Zuk
bat egin mundua:
—Etor
bedi / Zure
erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Lokarriak Zuk hautsi.
—Munduz
mundu / bihotzetan
mintza.
Zatoz, Jauna! / Ager
zaitez, ta jaitsi.
—Etor
bedi / Zure erreinua.
1 Ant. Begira,
etorriko da Jauna, handikiekaz bere aulki ospetsuan jesartera.
Sal 109, 1-5. 7
Hona, Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jarten deutsudazan bitartean».
Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregaitik jasoko dau burua.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Begira,
etorriko da Jauna, handikiekaz bere aulki ospetsuan jesartera.
2 Ant. Isuri beie
mendiek poza, eta munoek zuzentasuna, Jauna, munduaren argia indartsu dator-eta.
Sal 110
Ospatuko dot Jauna bihotz osoarekin,
zintzoen batzarrean
eta jentetzarekin.
Jaunak eginak handi,
maite dabezan guztientzat
aztergarri.
Handi eta eder Haren lana,
beti iraungo dauana
Haren zuzentasuna.
Haren mirariak oroigarri dira,
errukitsu da Jauna ta onbera.
Bildur deutsoenei janaria emon deutse,
bere itunaz
betidaino gogoratuko jake.
Berak eginen indarra erakutsi deutso
bere herriari,
atzerrien gain jabetasuna emonik.
Harek egin dituanak
zintzo eta zuzen dira,
Haren agindu guztiak sendo dira;
mendeetarako jarriak eta betiko,
leialki emonak eta zuzentasunez.
Askatasuna bialdu deutso bere herriari,
betiko jarri dau bere ituna:
santu eta agurgarri Haren izena.
Jaunaren bildurra
zuhurtasunaren hasiera,
zuhurki dihardue hori egiten dabenak,
betiko irauten dau Haren gorespenak.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Isuri beie
mendiek poza, eta munoek zuzentasuna, Jauna, munduaren argia indartsu dator-eta.
3 Ant. Zuzentasunez
eta jainko-zaletasunez bizi izan gaitezan, zorioneko itxaropenari begira,
Jaunaren etorrerearen zain gagozala.
Kantika (Ikus Apk 19, 1-7)
Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia.
Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia.
Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
gure Jainko ahalguztiduna.
R/. Alleluia.
Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia.
Alleluia.
Heldu dira-ta Bildotsaren ezteguak:
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuzentasunez
eta jainko-zaletasunez bizi izan gaitezan, zorioneko itxaropenari begira,
Jaunaren etorrerearen zain gagozala.
Jainkoaren hitza
Flp 4, 4-5
Egon zaiteze beti pozik Jaunagan; barriro
dinotsuet, egon zaiteze pozik. Ezaguna izan bedi gizaki guztientzat zuen
bihotz-zabala. Hurrean da Jauna.
Galderantzuna
V/. Erakutsi
eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
R/. Erakutsi
eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
V/. Emoiguzu
zure salbazinoa.
R/. Zure
onginahia.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Erakutsi
eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
Magn. ant. Zu
zara etortekoa, ala besteren baten zain egon behar dogu? Zoaze eta esan Joani
ikusten dozuena: itsuek ikusi egiten dabe, hildakoak biztu egiten dira, behartsuei
barri ona iragarten jake, alleluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zu
zara etortekoa, ala besteren baten zain egon behar dogu? Zoaze eta esan Joani
ikusten dozuena: itsuek ikusi egiten dabe, hildakoak biztu egiten dira, behartsuei
barri ona iragarten jake, alleluia.
Eskariak
Bidea,
egia eta bizia dan Jesu Kristo gure erosleari egin deiogun otoitz, esanez:
—Jesus,
Goi-goikoaren Seme, Gabrielek Maria Birjinari iragarria: * erdu, zure herriaren
betiko errege izatera.
—Zu,
Jainkoaren Santua, Joan Bataiatzaileak amaren sabeletik pozez ezagutu zinduzana:
* erdu, salbazinoaren poza mundu guztiari emotera.
—Jesus,
Salbatzailea, Jose santuari zure izena aingeruak agertu eutson: * erdu zure herria
bere hobenetatik salbatzera.
—Simeonek
eta zintzo guztiek itxaron eben munduko Argi: * erdu, gu alaitzera.
—Gerizperik
bako Eguzki, gugana goitik etorri behar zendula, Zakariasek iragarri ebana: * erdu,
heriotza-gerizpean dagozanak argitzera.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, ikusten dozu zure herria, zure Semearen jaiotza-eguna zintzoro
itxaroten; iguzu, arren, Gabonetako salbazino miragarriaren zorionera heldu gaitezala
eta pozik handienaz ospatu daigula. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.