II. Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
ZATOZ, JAUNA!
Zatoz, Jauna! / Gaur
zai duzu mundua,
—zorigaitzez / hain
da hondatua!
Zatoz, Jauna! / Zabal,
otoi, zerua:
—Etor
bedi / Zure erreinua.
Zatoz, Jauna! / Nausi bait da dirua:
—jendea
maiz / dauka
zapaldua.
Entzun,
Jauna, / behartsuen
oihua:
—Etor
bedi / Zure
erreinua.
Zatoz, Jauna! / Hor
gabiltza gauez gau:
—piztu
gugan / fedearen sua.
Zatoz, Jauna! / Argi
ezazu mundu hau:
—Etor
bedi / Zure erreinua.
Zatoz, Jauna! / Maitasunez gu bete:
—jendeek
elkar / ezin hartu
dute.
Zatoz,
Jauna! / Zuk
bat egin mundua:
—Etor
bedi / Zure
erreinua.
Zatoz, Jauna! / Lokarriak
Zuk hautsi.
—Munduz
mundu / bihotzetan
mintza.
Zatoz, Jauna! / Ager
zaitez, ta jaitsi.
—Etor
bedi / Zure erreinua.
1
Ant. Jauna
indartsu etorriko da zeruko hodeietan, alleluia.
Sal
109, 1-5. 7
Hona, Jaunak
esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jartzen deutsudazan bitartean».
Siondik
zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu
jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna
zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregatik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Ant. Jauna
indartsu etorriko da zeruko hodeietan, alleluia.
2
Ant. Agertuko
da Jauna, ez dau hutsegingo: luzatuko baleu, egon zain, etorriko da-ta berandu barik,
alleluia.
113 B
Salmoa
Ez guri,
Jauna, ez guri,
emoiozu ospe zeure izenari,
onbera ta leial zaranagatik.
Atzerriek
zergaitik dinoe:
«Non dabe euren Jainkoa?»
Gure Jainkoa
zeruan dago,
nahi dauan guztia egiten dau.
Hareen jainko-irudiak zilar eta urre,
gizonen esku-lan dabez.
Ahoa bai, eta
hitzik ez dabe,
begiak bai, eta ez ikusten.
Belarriak bai, eta ez dabe entzunik,
sudurrak bai, eta ez usainik hartzerik.
Eskuak bai,
eta ikuturik ez,
oinak bai, baina ez doaz abiadan,
berbarik ez dabe eztarrian.
Horreen antzeko izan beitez horreeen egileak,
horreengan uste on dabenak.
Israel-etxeak
Jaunagan dau uste on:
laguntzaile ta babeski dau Ha.
Aaron-etxeak Jaunagan dau uste on:
laguntzaile ta babeski dau Ha.
Jaunaren bildur diranek
Jaunagan dabe uste on:
laguntzaile ta babeski Bera dabe.
Jauna gutaz
gogoratzen da,
eta bedeinkatuko gaitu:
bedeinkatuko dau Israel-etxea,
bedeinkatuko Aaron-etxea.
Bedeinkatuko ditu
Jaunaren bildur diranak,
handiak nahiz txikiak.
Ugaritu
zagizela Jaunak,
zuek eta zuen semeak.
Bedeinka zagizela Jaunak,
zeru-lurrak egin dituanak.
Zerua da,
zerua, Jaunarena,
lurra Harek gizonei emana.
Ez dabe Jauna
goresten hil diranek,
ezta ixil-tokira jaisten diranek ere.
Bizi garanok, bai,
goresten dogu Jauna,
oraindanik betidaino.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Ant. Agertuko
da Jauna, ez dau hutsegingo: luzatuko baleu, egon zain, etorriko da-ta berandu barik,
alleluia.
3
Ant. Jauna da
gure legegile, Jauna gure errege: etorriko da eta salbauko gaitu.
Kantika (Ikus Apk 19, 1-7)
Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia)
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia)
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia)
gure Jainko aalguztiduna.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia)
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia)
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna da gure legegile, Jauna gure errege:
etorriko da eta salbauko gaitu.
Jainkoaren
hitza
Flp 4, 4-5
Egon zaiteze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet, egon zaiteze pozik.
Ezaguna izan bedi gizaki guztientzat zuen bihotz-zabala. Hurrean da Jauna.
Galderantzuna
V/. Erakutsi
eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
R/. Erakutsi
eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
V/. Emoiguzu
zure salbamena.
R/. Zure
onginahia.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Erakutsi
eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
Magn. ant. Zorionekoa zu, Maria,
sinistu dozulako, beteko dau-ta Jaunak esan deutsuna! Alleluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten
dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere
besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zorionekoa zu, Maria, sinistu dozulako,
beteko dau-ta Jaunak esan deutsuna! Alleluia.
Eskariak
Senide maiteok, egin deiogun
otoitz, gizakiak salbatzera datorren Kristo Erregeri, eta uste osoz esan deiogun:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Jesu Kristo
Jauna, gizon eginez, zure Jainkotasunaren aintza erakutsi deutsazu munduari; *
sendotu gaizuz zure etorreraz.
—Gure makaltasuna
hartu dozun Horrek: * emoiguzu zure errukia.
—Lehenengo
etor-aldian, mundua txarkeriatik salbau zenduan Jauna: * bigarren etor-aldian,
garbitu eizuz gure pekatu guztiak.
—Gauza
guztiak menpean daukazuzan Horrek: * zure onginahian, eroan gaizuz betiko
ondarera.
—Aitaren
eskoialdean zaran Horrek: * poztu eizuz hildakoen arimak zure aurpegiaren
argitan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko errukitsu ahalguztiduna,
lur honetako egintzek ez gaiezala lotu zure Semearen bidera goazenok, eta
jainko-jakituriaren irakaspenak eroan gaizala zure Semearekin bat egitera. Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.