Jaunaren Jaiotza domekaz suertatzen danean, Familia Santuaren jaia hilaren 30ean ospatzen da. I. Bezperarik barik.
Gabon
zortziurreneko domekea
I. Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni
laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
GAUR IKUSIKO DUZUE
— Gaur ikusiko duzue Haren dirdaia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur jaio da gure Salbatzailea,
Kristo Jauna.
— Jaunak dio: Zu zera nire Seme,
— egun zaitut Nik Zu erne,
— jaiotegunetik zera Errege.
— Gaur ikusiko duzue argia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur jaio da gure Salbatzailea,
— Kristo Jauna.
— Argitik argi, gizartean gizon,
haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
— «Bake-Seme» du izena.
— Bakea lurrean gizonei,
— aintza Jainkoari.
Gaur jaio da gure Salbatzailea,
— Kristo Jauna.
— Urak itsasoa betetzen duen bezala,
— bakeak hala hartuko du lurra.
— Hau da Jaunak egin-eguna.
— Berri on bat hotsegiten dizuegu:
— hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur jaio da gure Salbatzailea,
— Kristo Jauna.
— Argitik argi, gizartean gizon,
— haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
«Bake-Seme» du izena.
SALTERIOA
1 Ant. Jakobek Jose
sortu eban, Mariaren senarra, eta Mariagandik jaio zan Jesus, Kristo deritxona.
112 Salmoa
Jaunaren
morroiak, goretsazue,
Jaunaren izena goretsazue.
Jaunaren izena
bedeinkatua izan bedi,
orain eta gizaldiz gizaldi.
Eguzkia sortu-lekutik sartzen denera,
goretsia izan bedi Jaunaren izena.
Jauna garai
dago erri guztien aldean,
Aren ospea ortziaren gaiñean.
Nor da Jauna,
gure Jainkoa, aiñakorik?
Goian eseria dago;
eta begia jaisten du
zeru eta lurreraiño.
Jasotzen du
doakabea autsetatik,
ateratzen beartsua simaurretatik;
serierazi dezan nagusiekin,
bere erriaren nagusiekin.
Agor zena bizierazten du etxean,
semeen ama egiñik pozetan.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jakobek Jose
sortu eban, Mariaren senarra, eta Mariagandik jaio zan Jesus, Kristo deritxona.
2 Ant. Dabiden
seme Jose: ez izan bildurrik, Maria, zure emaztea, etxean hartzeko, sabelean
daroan seina Espiritu Santuagandik dator-eta.
147 Salmoa
Jerusalem, ospa ezazu Jauna,
Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak
—indartu
ditu-ta,
—zure
seme-alabak zure barruan
—bedeinkatu
ditu.
Zure mugetan bakea ezarri dau-ta,
—gari-maminez
asetu zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere berbea,
eta Haren hitza bizkor eta arin doa.
Emoten dau edurra ardi-ulea lez,
zabaltzen dau antzigarra
hautsa lez.
Ogi-apurraren antzera
—jaurtitzen
dau bere izotza:
—Nork
jasan daike haren hotza?
Bialtzen dau bere hitza,
—eta
harekin urtu egiten dira,
—bere
haizeari eraginez
—urak
isurika doaz.
Iragarri deutso bere hitza Jakobi,
—bere
erabagi eta aginduak Israeli.
Ez deutso egin holakorik beste herriri,
—bere
aginduak
—ez
deutsoz agertu beste inori.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Dabiden
seme Jose: ez izan bildurrik, Maria, zure emaztea, etxean hartzeko, sabelean
daroan seina Espiritu Santuagandik dator-eta.
3 Ant. Lasterka joan
ziran artzainak, eta han aurkitu ebezan Maria eta Jose, eta seina askan etxunda.
Kantika: Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoaren
izaera bereko Hitza, Aitagandik hasieran sortua, bereaz hustu egin da gaur,
gugaitik gizon eginik.
Jainkoaren hitza
2 Kor 8, 9
Badakizue Jesu Kristo gure Jaunaren esku-zabala: aberats izanik, behartsu egin
zan zuekaitik, Haren behartsu izatetik zuek aberastu zaitezen.
Galderantzuna
V/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
R/. Hitza haragi egin zan *
Alleluia, alleluia.
V/. Eta
geure artean jarri eban bizilekua.
R/. Alleluia, alleluia.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari, eta Espiritu Santuari.
R/. Hitza haragi egin zan *
Alleluia, alleluia.
Magn. ant. Jesus umea Jerusalemen gelditu zan,
bere gurasoek ekiela. Eta lagun-artean etorrelakoan, Haren bila hasi ziran
taldeko ahaide eta ezagunen artean.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesus
umea Jerusalemen gelditu zan, bere gurasoek ekiela. Eta lagun-artean etorrelakoan,
Haren bila hasi ziran taldeko ahaide eta ezagunen artean.
Eskariak
Gurtu daigun
Jainko biziaren Semea, lurreko familia bateko seme egin zana, eta autortu daigun:
Zeu zara,
Jauna, guztion eredu ta salbatzaile
—Maria
eta Joserentzat izan zenduan menpetasunaren bidez, * erakutsi eiguzu legezko agintariei zor jaken
begirunea.
—Zure
gurasoak maite zenduzan, eta zure gurasoek maite zinduezan Zu; * sendotu eizuz familia guztiak bakean eta alkar-maitasunean.
—Zure Aitaren etxean halako ardura erakutsi zenduan; * egizu, etxe guztietan Jainkoa onetsia izan daitela.
—Hiru
eguneko larrialdiaren ondoren, gurasoek Aitaren etxean aurkitu zinduezan Kristo,
* irakatsi eiguzu guztioi, lehenik
Jainkoaren erreinua bilatzen.
—Maria
eta Jose, zeruko zorionean Zeugaz batu dozuzan Jesus Jauna, * hartu eizuz hilak, zeruko zoriontsuen senitartean.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
gure Aita, Familia santua emon deuskuzu jarraibide eder; egizu, gure familietan
ere familiako bizitza zintzoan eta alkarren maitasunean hari jarraituz, betirauneko
zoriona izan daigula zeruko etxean. Zure Seme Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta
errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.