ABENDUALDIKO
GORATZARREAK
Hilaren 16ra arte
ZATOZ, JAUNA!
Zatoz, Jauna! / Gaur zai duzu
mundua,
—zorigaitzez /
hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! / Zabal, otoi, zerua:
—Etor bedi /
Zure erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Nausi bait da dirua:
—jendea maiz / dauka zapaldua.
Entzun,
Jauna, / behartsuen oihua:
—Etor bedi / Zure erreinua.
Zatoz, Jauna! / Hor gabiltza gauez gau:
—piztu gugan /
fedearen sua.
Zatoz, Jauna! / Argi ezazu mundu hau:
—Etor bedi /
Zure erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Maitasunez gu bete:
—jendeek elkar / ezin hartu dute.
Zatoz,
Jauna! / Zuk bat egin mundua:
—Etor bedi / Zure erreinua.
Zatoz, Jauna! /
Lokarriak Zuk hautsi.
—Munduz mundu / bihotzetan mintza.
Zatoz, Jauna! / Ager zaitez, ta jaitsi.
—Etor bedi /
Zure erreinua.
ZATOZKIGU TA
ASKA GAITZAZU
Zatoz ta izan gure
sutargi,
——ikus dezaten gure begiok
——zure aintzaren ederra.
—Azkartu zure indarra eta
——iguzu salbazioa.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.
—Zatoz ta izan bizitzaren gar,
——igor zaiguzu zure Arnasa
——eraberritu gaitezen.
—Behar
ordutan gure adore,
——gure pausoen gidari.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.
—Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
——argi gaitzazu Zuri darizun
——jakinduriaren argiz.
—Erne bekigu salbazioa,
——nola menditan goiz-alba.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.
Hilaren
17tik aurrera
Zatoz, Kristo
17 – O Sapientia
—Betiereko Zuhurtzia,
——Aitaren Mintzo bizia:
——Zatoz,
Kristo, zatoz!
—Zuk
indarrean zer bihotza!
——Zuk bihotzean indar gaitza.
—Ager, oi
Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.
18 – O Adonai
—Mundu guztiko jaunen Jauna,
——israeldarren Artzaina:
——Zatoz,
Kristo, zatoz!
—Moises-ek
suan ukana du
——zure ahotik indar santu.
—Ager, oi
Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.
19 – O radix Jesse
—Erri guztien Biltzailea,
——Jese-leinuko semea:
——Zatoz,
Kristo, zatoz!
—Erregez
denek etsitzean,
——zure Zai daude otoitzean.
—Ager, oi
Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.
20 – O clavis David
—Errege-makil
eta giltza,
——etor denen Jaun; ez luza:
——Zatoz,
Kristo, zatoz!
—Zuk
zabal eta ezin itxi;
——Zuk itxi eta nork ireki?
—Ager, oi
Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.
21 – O Oriens
—Goiko indarren Eguzkia,
——ospe, goizeko argia:
——Zatoz,
Kristo, zatoz!
—Heriotzeko
ilunpetan
——dauden jendeei argi eman.
—Ager, oi
Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.
22 – O Rex gentium
—Arrotz-herrien egarria,
——munduko ixkin-harria:
——Zatoz,
Kristo, zatoz!
—Zuk
bait dituzu denak egin,
——salba arrotzak juduekin.
—Ager, oi
Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.
23 – O Emmanuel
——zerura gaiten denok el:
——Zatoz, Kristo, zatoz!
—Erri guztien itxaropen,
——Zu denen buru, Zu salbamen.
—Ager, oi Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.
—