I. Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
GORATZARREA
ASPALDIAN
Aspaldian, urrunean,
sortu zen Jainko-Semea,
gaur sortzen da gure artean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz-barnea.
–Gaur sortzen da gure
artean:
–zabalik euki etxea,
–zabalik bihotz-barnea.
Ilunpetan, giltzapetan
hor zaudetenak, gaur jaiki!
Horra, Jauna bizi hontan:
egin da gizon osoki;
munduak hori baleki!
Jainko-seme gera denak,
Jainkoa gizon hor bait da.
Hartu ditu gure minak:
bihotzez Hari josita,
Jainko gaitezen gu gerta.
Bihotzetan dugu orai
Eguberriko izarra.
Egin gaitu Kristok anai:
Hura dugu Jaun bakarra,
Hura barneko indarra.
1
Ant. Birjinak Jainko-hitzaren bidez sortu eban, eta birjina
gelditu zan. Birjina izanik erregeen Erregea ume egin eban.
118 Salmoa, 105-112
Argi da zure hitza nire oinentzako,
argitasun nire bideentzako.
Zin egin dot, eta hauxe da nire asmoa:
zure erabagi zuzenak gordetekoa.
Lur-jorik nago, Jauna,
euki naizu bizirik
zure hitzaren arabera.
Hartu eizuz, Jauna, nik ahoz eskeiniak,
irakatsi eidazuz zure erabagiak.
Bizia, galtzeko zorian daukat beti,
baina ez jat ahaztuko zure legerik.
Gaiztoek sarea ipini deuste,
baina ez naz saihestu
zure arauetatik.
Zuk iragarriak, nire betiko ondare,
nire bihotzaren poz dira.
Zuk jarriak betetera
bihotza makurtua dot,
beti eta zeharo.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Birjinak
Jainko-hitzaren bidez sortu eban, eta birjina gelditu zan. Birjina izanik
erregeen Erregea ume egin eban.
2 Ant. Poztu
zaiteze Jerusalemekin; ibaia lez isuri dau Jaunak haren gainera bakea.
15 Salmoa
Zaindu naizu, Jauna,
Zeugana nator-eta babes-bila.
Holantxe dinotsat Jaunari:
«Zeu zaitut nire jabe;
ez dot onik Zu gabe».
Lurrean diran santuengana,
bai grina harrigarria emon deustala!
Euren oinazeak ugaritzen dabez,
beste jainkoen atzetik doazenek.
Ez dot horreen odol-eskeintzarik isuriko,
ez dot horreen izenik ezpanetan hartuko.
Jauna da nire ondare ta edontzia;
Zeuk daukazu eskuetan nire zoria.
Lur gizenean
suertau jataz zuin-ariak,
oso pozik nago nire ondareaz.
Onesten dot Jauna,
aholku emon deustalako,
gauez ere nire bihotzak
ohartuazoten naualako.
Begi-aurrean ipinten dot beti Jauna;
eskoian daukadala,
ezin naiteke dardaratu.
Horregaitik alai daukat bihotza,
pozik barrua,
haragi honek ere bakean dau atsedena.
Ez dozu-ta nire bizia
Lezara jaurtiko,
ezta zure zintzoa
ustelak hartzen itziko.
Bizirako bidea erakutsiko deustazu:
alaitasun betea zure aurrean,
betiko atseginak zure eskoian.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Poztu
zaiteze Jerusalemekin; ibaia lez isuri dau Jaunak haren gainera bakea.
3 Ant. Kristo
jaio jaku: Jainkoagandik Jainko, argitik argi, hasieratik zana.
Kantika: Flp 2, 6-11
Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera
bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi
Jainkoarekin bardin izateari;
bestetara, baino,
bereaz hustu egin zan,
morroi-izaera hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta gizon lez agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginez heriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik Jainkoak goratu egin
eban,
eta izen guztien gaineko izena
emon eutson,
Jesusen izenera
belaun guzti makurtu daiten,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztik autortu daian:
Jesu Kristo Jauna da,
Aita Jainkoaren aintzarako.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Legea
Moisesen bidez izan da emona; grazia ta egia Jesu Kristoren bidez etorri dira.
Jainkoaren hitza
1 Jn 5, 20
Badakigu, Jainkoaren Semea etorri dala,
eta adimen emon deuskula, egiazko Jainkoa ezagutzeko. Gu egiazkoarekin gagoz, Haren
Seme Jesu Kristori esker. Hauxe da egiazko Jainkoa eta betiko bizia.
Galderantzuna
V/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
R/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
V/. Eta
geure artean jarri eban bizilekua.
R/. Alleluia,
alleluia.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari, eta Espiritu Santuari.
R/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
Magn. ant. Zeruko
grazia, birjina zan ama baten erraietan sartu zan; eta neskatxak bere sabelean,
ezagutzen ez eban ezkutapena eroian.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeruko
grazia, birjina zan ama baten erraietan sartu zan; eta neskatxak bere sabelean,
ezagutzen ez eban ezkutapena eroian.
Eskariak
Gurtu daigun Jesu Kristo, morroi antzeko eginik, bere burua handitasun guztitik
hustu ebana, eta pekatua ez beste gure makaltasun guztiak hartu ebazana.
Sinismen biziz eskatu deiogun:
Zure jaiotzagaitik lagundu, Jauna, erosi dituzunei.
—Mundura sartzean, Profetek agindutako mende barriari hasierea emon zeutsan:
* egizu, zure Eleizea barritu eta indartu daitela egunetik egunera.
—Gizakiaren makaltasuna hartu dozu: * izan zaitez itsuentzat argi,
makalentzat indar, nahigabetuentzat atsegin.
—Behartsu eta apal jaio zinan: * begitu behartsuei eta poztu eizuz.
—Lurreko jaiotzaren bidez, betiko zorionaren bidean jarten gaituzu: * bete eizuz hil-zorian dagozanen bihotzak, zeruan jaioko diran pozez.
—Guztiok zerura eroateko jatsi zinan lurrera: * hartu eizuz gure hilak
zeure aintzan.
—Kristo, hildakoen lehen-seme zara: * sartu eizuz hildakoak zure
biztueraren aintzan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
ahalguztidun betikoa, Zugan sinisten dabenen argia, bete eizu zure aintzaz
mundua, eta argi distiratsu horrek eroan daizala herrialde guztiak Zu ezagutzera.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin
batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.