2026/08/27

Abenduaren 20an

Bezperak

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.
 

GORATZARREA


Zatoz, Kristo

20 – O clavis David  

—Errege-makil eta giltza, 
——etor denen Jaun; ez luza:
——Zatoz, Kristo, zatoz!
—Zuk zabal eta ezin itxi;
——Zuk itxi eta nork ireki?
—Ager, oi Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.

 

Salterioa:  
3. asteko egunekoa
(Astelehena, Martitzena, Eguaztena, Eguena, Barikua),


Jainkoaren hitza

Ik 1 Kor 1, 7b-9

      Jesu Kristo gure Jaunaren agerraldiaren zain gagoz. Berak indartuko gaitu azkenera arte, inork gure aurka zer-esanik izan ez daian Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera-egunean. Zintzoa da, bere Seme Jesu Kristo gure Jaunaren alkartera deitu gaituan Jainkoa.


Galderantzuna 

V/. Erakutsi eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
R/. Erakutsi eiguzu, Jauna, * zure onginahia. 

V/. Emoiguzu zure salbazinoa.
R/. zure onginahia. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Erakutsi eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
 

Magn. ant.  Oi Dabiden etxeko giltza eta Israelen errege-makila! Zuk edegia ez dau inork ixten, Zuk itxia ez dau inork edegiten: Erdu!, eta askatu eizuz ilunpetan eta heriotza-gerizpean giltzapetuta dagozanak. 

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Oi Dabiden etxeko giltza eta Israelen errege-makila! Zuk edegia ez dau inork ixten, Zuk itxia ez dau inork edegiten: Erdu!, eta askatu eizuz ilunpetan eta heriotza-gerizpean giltzapetuta dagozanak.

 

Eskariak

      Senide maiteok, egin deiogun otoitz, azken-egunetan ospetsu agertuko dan Jesu Kristo gure erosleari, eta alaitasunean esan deiogun:

Zatoz, Jesus Jauna.

      —Jesus Jauna, gizon egin zinanean, Legearen buztarpetik atara ginduzuzan: * bete gaizuz zure bihotz onaren emaitzez.

      —Jauna, geugandik hartu zenduan zure jainkotasunari egoki jakona: * Zeugandik emoiguzu orain, giza-izateari hain beharrezko jakon jainkozko izatea.

      —Zure etorreraren irrikaz gagozanok asetu gaizuz, * eta berotu zure maitasunean.

      —Poztu gaitezala Zugaz betiko zorionean, * sinismenean Zu zintzo zerbitu ondoren.

      —Hildako guztien arimei * isuri eiezu zure bihotz onaren ihintza.

 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza
 

      Jainko Jauna, Birjina errubakoak, aingeruaren barria entzutean zure nahiari baietz esanez, zure Seme gizon egina sortu eban bere sabelean, eta holan Espiritu Santuaren egitez Jainkoaren jauretxe bihurtu zan; iguzu, guk ere, Harek lez, zure nahiari apaltasunez jarraitu deiogula. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
        Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.