2026/08/25

2. Eguena

Bezperak

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.

 

GORATZARREA

ZATOZKIGU TA
ASKA GAITZAZU

    Zatoz ta izan gure sutargi, 
——ikus dezaten gure begiok
——zure aintzaren ederra.
—Azkartu zure indarra eta
——iguzu salbazioa.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.

—Zatoz ta izan bizitzaren gar,
——igor zaiguzu zure Arnasa
——eraberritu gaitezen.
—Behar ordutan gure adore,
——gure pausoen gidari.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.

—Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
——argi gaitzazu Zuri darizun
——jakinduriaren argiz.
—Erne bekigu salbazioa,
——nola menditan goiz-alba.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.

 

SALMOAK


1 Ant. Atzerrien argitzat ipinten zaitut, lurraren bazterreraino nire salbazino izan zaitezan.

Sal 71, 2-11

Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeri,
      zure zuzentasuna errege-semeari.
      Zaindu bei zure herria zuzentasunez,
      eta zure gizagaixoak zuzenbidez.

Mendiek herriari bakea ekarri beioe,
      eta munoek zuzenbidea.
      Herriko zaurgarriak babestu beiz
      salbatu behartsuen seme-alabak,
      xehatu beiz zapaltzaileak.

Eguzkia haina luzaro bizi izan bedi,
      ilargia haina gizaldiz gizaldi.
      Jatsi bedi euria bedartzara lez,
      lurra asetzen dauan
      euri-lanbroa lez.

Zuzentasuna garatuko da
      haren egunetan,
      bakea ugari ilargia amatau artean.
      Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,
      Ibaitik lehor-mugaraino.

Arerioak aurrean jakoz ahuspeztuko,
      haren etsaiek hautsa dabe miazkatuko.
      Tarsisko eta uharteetako erregeek
      ekarriko deutsoez esku-ikusiak,
      Arabiako eta Sabako erregeek
      emariak.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Atzerrien argitzat ipinten zaitut, lurraren bazterreraino nire salbazino izan zaitezan.

 

2 Ant.  Jaunak salbauko ditu behartsuen seme-alabak, eta xehatuko zapaltzaileak.

 Salmoa 71, 12-19

Errege guztiek agurtuko dabe ahuspez,
      atzerri guztiek zerbiduko.
      Onik atarako dau-ta
      oihuka diharduan jente zaurgarria,
      eta laguntzailerik ez dauan dohakabea.

Apalarentzat eta behartsuarentzat
      izango dau errukia,
      salbauko dau behartsuen bizia.
      Gogorkeria ta zapalketatik
      atarako ditu,
      hareen odola harentzat baliotsu.

Bizi bedi! Eta Arabiako urretik
      emongo deutsoe,
      haren alde beti egingo dabe otoitz,
      atergabe bedeinkatuko dabe.

Gari ugari izango da soloetan,
      balantzan egongo da
      mendi-tontorretan;
      emongo dau uzta Libanok lez,
      uria loratuko da
      zelaiko bedarra lez.

Betiko izan bedi haren izena,
      eguzki-argia haina
      haren izenaren iraupena.
      Lurreko leinu guztiak †
      Harengan izango dira bedeinkatuak,
      herri guztiek
      dohatsu autortuko dabe ha.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa,
      mirariak egiten bakarra!
      Bedeinkatua Haren izen ederra
      beti eta beti,
      eta Haren aintzaz
      lurbira osoa bete bedi!
      Amen, amen!

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Jaunak salbauko ditu behartsuen seme-alabak, eta xehatuko zapaltzaileak.

 

3 Ant.  Oraintxe etorri dira gure Jainkoaren salbazinoa ta erregetza.

Kantika: Apk 11, 17-18; 12, 10b-12a

Eskerrak emoten deutsuguz, Jauna,
      bazaran eta bazinan
      Jainko ahalguztiduna;
      zure ahalmen handiaz
      jabetu zara-ta,
      eta errege izaten hasia zara.

Hasarretu ziran atzerriak,
      baina heldu da zure hasarrea,
      eta hilak epaitzeko ordua;
      heldu jake sari-ordua
      zure zerbitzari profetei,
      eta santu eta zure izenaren
      bildur diranei,
      txikiei nahiz handiei.

Orain etorri da salbazinoa,
      gure Jainkoaren
      indarra ta erregetza,
      eta bere Kristoren ahalmena;
      jaurtia izan da-ta
      gure senideen salatzailea,
      gure Jainkoaren aurrean,
      gau ta egun, salatzen zituana.

Hareek azpiratu dabe Bildotsaren odolaz,
      eta emon daben autormenaz:
      euren bizia ez dabe-ta izan maiteago,
      heriotza baino.

Poztu zaiteze, beraz, zeruak,
      eta euretan bizi zareenak.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant.  Oraintxe etorri dira gure Jainkoaren salbazinoa ta erregetza.

 

Jainkoaren hitza 

St 5, 7-8. 9b

      Senideok: Izan eizue iraupen Jaunaren etorrera arte. Begira zelan egoten dan nekazaria, lurrak dakarren uzta ederraren zain, goiz-euria eta berant-euria itxaroten dituala iraupenez. Izan eizue, beraz, zuek ere iraupen; egon sendo, Jaunaren etorrerea hurrean da-ta. Begira, epailea ate-ondoan dago.


Galderantzuna 

V/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.

V/. Salbau gaitezan zure begia leun agertu eizu.
R/. Erdu eta salbau gaizuz.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.

 

Magn. ant.  Nire ondoren datorren Hau, ni baino lehenagotik da, eta ni ez naz inor, Honen oinetakoen lokarriak askatzeko ere.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Nire ondoren datorren Hau, ni baino lehenagotik da, eta ni ez naz inor, Honen oinetakoen lokarriak askatzeko ere.


Eskariak

      Senide maiteok, gugaitik apal egin zan Jesu Kristo Jaunari egin deiogun dei, alaitsu esanez:

Zatoz, Jesus Jauna.

      —Munduari laguntzera etorri zaran Jesus Jauna: * garbitu eizuz pekatutik gure gorputz-arimak.

      —Gizakundeko misterioaz, senide egin gaituzunok, * inoiz ez daigula Zugandik aldegin.

      —Zuzendu gaizuz, * behin ere zigortuak ez izateko eran.

      —Ontasunez eta zuzentasunez beterik zagozan Jesu Kristo: * egizu, zimeltzen ez dan koroia jadetsi daigula.

      —Zure eskuetan jartzen ditugu gure hildakoen arimak, * munduarentzat hilak, Zugan bizi izan daitezan.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza

      Itxartuazo, Jauna, gure bihotzak, eta eragiezu Zure Semearen bideak prestatzera; Haren etorrereari esker, bihotz garbiz zerbidu zaiguzan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.