2026/08/27

Abenduaren 22an

Bezperak

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.
 

GORATZARREA


Zatoz, Kristo

22 – O Rex gentium  

—Arrotz-herrien egarria,  
——munduko ixkin-harria:
——Zatoz, Kristo, zatoz!
—Zuk bait dituzu denak egin,
——salba arrotzak juduekin.
—Ager, oi Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.

 

Salterioa:  
3. asteko egunekoa
(Astelehena, Martitzena, Eguaztena, Eguena, Barikua)


Jainkoaren hitza

St 5, 7-8.9b

      Senideok: Izan eizue iraupena Jaunaren etorrera arte. Begira zelan egoten dan nekazaria, lurrak dakarren uzta ederraren zain, goiz-euria eta berant-euria itxaroten dituela iraupenez. Izan eizue, beraz, zuek ere iraupen; egon sendo, Jaunaren etorrerea urrean da-ta. Begira, epailea ate-ondoan dago. 


Galderantzuna 

V/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.

V/. Salba gaitezan zure begia lehun agertu eizu.
R/. Erdu eta salbau gaizuz.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.

 

Magn. ant.  Oi atzerrien Errege, herriek itxaron ebena! herri biak bat egin dauzan Eleizaren giltz-harria! Erdu!, eta salbau eizu, lurreko Hautsez egin zenduan gizakia. 

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.   Oi atzerrien Errege, herriek itxaron ebena! herri biak bat egin dauzan Eleizaren giltz-harria! Erdu!, eta salbau eizu, lurreko Hautsez egin zenduan gizakia.

 

Eskariak

      Senide maiteok, gugaitik apal egin zan Jesu Kristo Jaunari egin deiogun dei, alaitsu esanez:

Zatoz, Jesus Jauna.

      —Munduari laguntzera etorri zaran Jesus Jauna: * garbitu eizuz pekatutik gure gorputz-arimak.

      —Gizakundeko misterioaz, senide egin gaituzunok, * inoiz ez daigula Zugandik aldegin.

      —Zuzendu gaizuz, * behin ere zigortuak ez izateko eran.

      —Ontasunez eta zuzentasunez beterik zagozan Jesu Kristo: * egizu, zimeltzen ez dan koroia jadetsi daigula.

      —Zure eskuetan jartzen ditugu gure hildakoen arimak, * munduarentzat hilak, Zugan bizi izan daitezan.

 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza
 

      Jainko Jauna, zure Semearen etorrereaz salbu dozu pekatuen eta heriotzearen menpean egoan gizakia; egizu, Haren gizon egitea apaltasunez aitortzen dabenek, erospenaren frutua ere jadetsi daiela. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
        Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.