BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Aleluia.
GAUR
IKUSIKO DUZUE
— Gaur
ikusiko duzue Haren dirdaia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur jaio da gure Salbatzailea,
Kristo
Jauna.
— Jaunak dio: Zu zera nire Seme,
— egun zaitut Nik Zu erne,
— jaiotegunetik zera Errege.
— Gaur
ikusiko duzue argia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—
Kristo
Jauna.
— Argitik argi, gizartean gizon,
haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
— «Bake-Seme» du izena.
— Bakea
lurrean gizonei,
— aintza Jainkoari.
Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—
Kristo
Jauna.
— Urak itsasoa betetzen duen bezala,
— bakeak hala hartuko du lurra.
— Hau da Jaunak egin-eguna.
— Berri
on bat hotsegiten dizuegu:
— hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—
Kristo
Jauna.
— Argitik argi, gizartean gizon,
— haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
«Bake-Seme» du izena.
Jainkoaren Hitza
1 Jn 1, 5b-7
Jainkoa argia da, eta Harengan ilunik
batere ez da. Baina Ha argitan dagoan lez, gu ere argitan bagabilz, batak
bestearekin alkartea dogu; eta Haren Seme Jesusen odolak pekatu guztitik
garbitzen gaitu.
Galderantzuna
V/. Hitza
haragi egin zan. * Alleluia, alleluia.
R/. Hitza
haragi egin zan. * Alleluia, alleluia.
V/. Eta
geure artean jarri eban bizilekua.
R/. Alleluia,
alleluia.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hitza
haragi egin zan. * Alleluia, alleluia.
Magn. ant. Poztu gaitezan
Jaunaren aurrean, eta alaitu bihotzez, munduan betiko salbazinoa azaldu da-ta,
alleluia.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Poztu gaitezan
Jaunaren aurrean, eta alaitu bihotzez, munduan betiko salbazinoa azaldu da-ta,
alleluia.
Eskariak
Kristo
etorri zanean, Jainkoaren herri santuak lora erne-muin barriak emon ebazan. Horregatik,
pozaren pozez eta esker onez beterik, esan deiogun gure Salbatzaileari:
Zure jaiotzak poztu bei mundua.
—Kristo,
gure bizia, Eleizaren Buru izateko etorri zinan: * hazi zure gorputza,
maitasunean eraiki daiten.
—Izaki
bitan gurtzen zaitugu: * zure Jainkotasunaren erdikide egin gaizuz.
—Gizakundeaz
gure bitarteko egin zinan; * eleiz-gizon guztiak zure eginkizunera
estuago lotu eizuz.
—Etorri
zinanean, munduari bide barri bat erakutsi zeutsan: * erakarri eizuz herri
guztiak zure salbazinora.
—Jaiotzan
heriotza-lokarriak askatu zenduzan: * askatu eizuz hildakoak, lokarri
guztietatik.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, Ama Birjinagandik jaiotako Zure Seme gizon egina, pekatuaren menpetik libre
egin zenduan; egizu, Kristogan bizitza barrira sortu garanok, pekatu zaharraren
kutsuetatik garbitu gaitezala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren
bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta
gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.