2026/08/24

1. Astelehena

Bezperak

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
 

GORATZARREA

 Zatoz ta izan gure sutargi,
ikus dezaten gure begiok
zure aintzaren ederra.
Azkartu zure indarra
eta iguzu salbazioa.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan bizitzaren gar,
igor zaiguzu zure Arnasa
eraberritu gaitezen.
Behar ordutan gure adore,
gure pausoen gidari.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazinoa,
nola menditan goiz-alba.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.


Salmoak

1 Ant. Jaunak begiko dau behartsua.

Sal 10

Jaunagana batzen naz.
      Zergaitik niri esan:
      «Alde mendira,
      hegaztiaren antzera, hegan.
      Izan ere, gaiztoek
      uztaia tenkatu dute,
      eta gezia uztai-harian jarri,
      bihotz zuzenekoak
      ilunpean jo nahirik.
      Oinarriek hutsegiten badabe,
      zintzoak zer egin daike?»

Jauna bere etxe santuan;
      Jaunak zeruak jesarleku;
      begiak argi daukaz,
      gizakiak betazalez ikertzen ditu.
      Jaunak ikertzen zintzoa ta gaiztoa,
      Haren bihotzak
      indarkeria-zaleentzat gorrotoa.

Gaiztoen gainera txingarrak,
      infernu-harria euri,
      sargori-haizea izango dabe
      edontziko edari.
      Zuzena da-ta Jauna,
      zuzentasuna dau maite,
      Haren aurpegia
      zintzoek ikusiko dabe.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jaunak begiko dau behartsua.

 

2 Ant.  Zorionekoak, bihotzez garbi diranak; honeexek ikusiko dabe-ta Jainkoa.

Sal 14

Jauna, nor dagoke zure txabolan?
      Nor bizi daiteke
      zure mendi santuan? 

      Akatsik barik eta zintzo dabilana,
      bere artean egia dinoana;
      mihinez inor bezten ez dauana,
      hurkoari txarrik egiten ez deutsona,
      auzokoa lotsagarri izten ez dauana;

gaiztoari esker txarra emoten deutsona,
      Jainko-bildur dana
      ospatzen dauana;
      bere kaltetan zin eginik ere
      aldatzen ez dana,
      dirua irabazitan emoten ez dauana,
      erru bakoaren aurka
      eskupekorik hartzen ez dauana.

Honeek egiten dituana,
      ez da kolokatuko sekulan.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Zorionekoak, bihotzez garbi diranak; honeexek ikusiko dabe-ta Jainkoa.

 

3 Ant. Jainkoak aurrez aukeratu ginduzan Jesu Kristoren bidez, bere seme-alaba orde izateko.

   Kantika: Ef 1, 3-10

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
      Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
      Espirituaren era guztietako
      bedeinkapenez,
      zeruan Kristogan
      bedeinkatu gaituana.

Harengan aukeratu ginduzan-eta,
      mundua sortu baino lehen,
      bere aurrean, maitasunez,
      santu eta errugabe izan gaitezan.

Aurrez aukeratu ginduzan
      bere seme-alaba-orde izateko,
      Jesu Kristoren bidez,
      bere nahiaren onberatasunez;
      bere Seme maiteagan
      hain ugari emon deuskun
      graziaren aintzak
      Bera gorespenez bete daian. 

Seme honengan,
      bere odolaz dogu erospena,
      eta pekatuen parkamena;
      halakoa izan da
      Haren grazia-aberastasuna.
      Oparo isuri deusku-ta bere grazia
      ezaguera osoz eta jakituriaz:

bere nahiaren misterioa
      ezagutuazo deusku,
      bere onginahiez erabagita eukana,
      garaia etortean beteko ebana.
      Zeruko eta lurreko gauza guztiak
      Kristogan batuko dituala,
      Berau buru dala.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Jainkoak aurrez aukeratu ginduzan Jesu Kristoren bidez, bere seme-alaba-orde izateko.


Jainkoaren hitza

Flp 3, 20b-21

         Zerutik itxaroten dogu Salbatzailea, Jesu Kristo gure Jauna. Berak aldatuko dau gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren antzeko eginez, gauza guztiak menperatzeko dauan indarrez.
 

Galderantzuna 

V/.    Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/.    Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.

V/.    Salba gaitezan zure begia lehun agertu eizu.
R/.    Erdu eta salbau gaizuz.

V/.    Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.    Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.


Magn. ant.  Jaunaren aingeruak iragarri eutson Mariari, eta honek Espiritu Santuagandik sortu eban, alleluia.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi 
†
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Jaunaren aingeruak iragarri eutson Mariari, eta honek Espiritu Santuagandik sortu eban, alleluia.


Eskariak

         Etorri eta salbauko gaituan Jaunari egin deiogun dei, esanez:

Erdu, Jauna, eta salbau gaizuz.

         —Jesu Kristo gure Jauna, Aitaren Gantzutua eta guztion eroslea: * zatoz lehenbaitlehen eta salbau gaizuz.

         —Mundu honetara etorri zaran Horrek, * atara gaizuz munduko hobenetatik.

         —Aitagandik etorri zaran Horrek, * erakutsi eiguzu Aitagana daraman salbazino-bidea.

         —Espiritu Santuaren egitez gizon egin zaran Horrek: * Espiritu Santuagan barritu eizuz gure bihotzak zure Hitzaren bidez.

         —Maria Birjinaren sabelean gizon egin zinan Horrek: * zaindu gaizuz husteltzetik.

         —Gogoratu zaitez, Jauna, gizaki guztiez, * Zeugan dugu-ta, munduaren hasieratik, gure uste ona.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

         Jainko Jauna, egizu, erne egon gaitezala zure Seme Jesu Kristoren etorrera itxaroten; ate-joka datorrenean otoitzean aurkitu gaizan, Bera goresten pozez kantari. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.