2026/08/26

4. Domekea II

II Bezperak

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.
 

GORATZARREA

ZATOZKIGU TA
ASKA GAITZAZU

    Zatoz ta izan gure sutargi, 
——ikus dezaten gure begiok
——zure aintzaren ederra.
—Azkartu zure indarra eta
——iguzu salbazioa.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.

—Zatoz ta izan bizitzaren gar,
——igor zaiguzu zure Arnasa
——eraberritu gaitezen.
—Behar ordutan gure adore,
——gure pausoen gidari.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.

—Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
——argi gaitzazu Zuri darizun
——jakinduriaren argiz.
—Erne bekigu salbazioa,
——nola menditan goiz-alba.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.

 


1 Ant.
Jauna indartsu etorriko da zeruko hodeietan, alleluia.

Sal 109, 1-5. 7

Hona, Jaunak esana nire Jaunari
      «Jesarri zakidaz eskoian,
      zure etsaiak oin-aulki
      jartzen deutsudazan bitartean». 

Siondik zabalduko dau Jaunak
      zure aginte makilaren indarra:
      «Izan zaitez nagusi
      zure etsaien artean».

Handiki zu jaiotegunetik
      santu dirdaian,
      ihintza lez sortuazoko zaitut
      artizarraren aurrean.
      Jaunak zin egin dau
      eta ez jako damutuko:
      «Melkisedeken sailean
      abade zara zu behin betiko».

Nire Jauna zure eskoian:
      zapalduko ditu erregeak
      hasarre-egunean.

Bidean doala,
      errekan edango dau ura,
      horregatik jasoko dau burua.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Ant. Jauna indartsu etorriko da zeruko hodeietan, alleluia.
 

2 Ant. Agertuko da Jauna, ez dau hutsegingo: luzatuko baleu, egon zain, etorriko da-ta berandu barik, alleluia.

113 B Salmoa

Ez guri, Jauna, ez guri,
      emoiozu ospe zeure izenari,
      onbera ta leial zaranagatik.

Atzerriek zergaitik dinoe:
      «Non dabe euren Jainkoa?»

Gure Jainkoa zeruan dago,
      nahi dauan guztia egiten dau.
      Hareen jainko-irudiak zilar eta urre,
      gizonen esku-lan dabez.

Ahoa bai, eta hitzik ez dabe,
      begiak bai, eta ez ikusten.
      Belarriak bai, eta ez dabe entzunik,
      sudurrak bai, eta ez usainik hartzerik.

Eskuak bai, eta ikuturik ez,
      oinak bai, baina ez doaz abiadan,
      berbarik ez dabe eztarrian.
      Horreen antzeko izan beitez horreeen egileak,
      horreengan uste on dabenak.

Israel-etxeak Jaunagan dau uste on:
      laguntzaile ta babeski dau Ha.
      Aaron-etxeak Jaunagan dau uste on:
      laguntzaile ta babeski dau Ha.
      Jaunaren bildur diranek
      Jaunagan dabe uste on:
      laguntzaile ta babeski Bera dabe.

Jauna gutaz gogoratzen da,
      eta bedeinkatuko gaitu:
      bedeinkatuko dau Israel-etxea,
      bedeinkatuko Aaron-etxea.
      Bedeinkatuko ditu
      Jaunaren bildur diranak,
      handiak nahiz txikiak.

Ugaritu zagizela Jaunak,
      zuek eta zuen semeak.
      Bedeinka zagizela Jaunak,
      zeru-lurrak egin dituanak.

Zerua da, zerua, Jaunarena,
      lurra Harek gizonei emana.

Ez dabe Jauna goresten hil diranek,
      ezta ixil-tokira jaisten diranek ere.
      Bizi garanok, bai,
      goresten dogu Jauna,
      oraindanik betidaino.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Ant. Agertuko da Jauna, ez dau hutsegingo: luzatuko baleu, egon zain, etorriko da-ta berandu barik, alleluia. 

3 Ant. Jauna da gure legegile, Jauna gure errege: etorriko da eta salbauko gaitu.

 Kantika (Ikus Apk 19, 1-7)

Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia)
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia)
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia)
gure Jainko aalguztiduna.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia)
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia)
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

 Ant. Jauna da gure legegile, Jauna gure errege: etorriko da eta salbauko gaitu.

Jainkoaren hitza

Flp 4, 4-5

      Egon zaiteze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet, egon zaiteze pozik. Ezaguna izan bedi gizaki guztientzat zuen bihotz-zabala. Hurrean da Jauna.


Galderantzuna 

V/. Erakutsi eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
R/. Erakutsi eiguzu, Jauna, * zure onginahia.

V/. Emoiguzu zure salbamena.
R/. Zure onginahia.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Erakutsi eiguzu, Jauna, * zure onginahia.

 

Magn. ant.  (Abenduaren egunekoa: 18 — 19 — 20 — 21 — 22 — 23—)

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi
†
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  (Abenduaren egunekoa: 18 — 19 — 20 — 21 — 22 — 23—)


Eskariak

      Senide maiteok, egin deiogun otoitz, gizakiak salbatzera datorren Kristo Erregeri, eta uste osoz esan deiogun:

Zatoz, Jesus Jauna.

      —Jesu Kristo Jauna, gizon eginez, zure Jainkotasunaren aintza erakutsi deutsazu munduari; * sendotu gaizuz zure etorreraz.

      —Gure makaltasuna hartu dozun Horrek: * emoiguzu zure errukia.

      —Lehenengo etor-aldian, mundua txarkeriatik salbau zenduan Jauna: * bigarren etor-aldian, garbitu eizuz gure pekatu guztiak.

      —Gauza guztiak menpean daukazuzan Horrek: * zure onginahian, eroan gaizuz betiko ondarera.

      —Aitaren eskoialdean zaran Horrek: * poztu eizuz hildakoen arimak zure aurpegiaren argitan.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza

      Isuri eizu, Jauna, gure bihotzetan zure grazia; eta aingeruak esanik, zure Seme Jesu Kristo gizon egin dala jakin dogunoi, iguzu, Haren nekaldi eta kurutzearen bidez, heldu gaitezala biztuerearen ospera. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak: 
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.