Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
ZATOZ, JAUNA!
Zatoz, Jauna! / Gaur zai duzu mundua,
—zorigaitzez / hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! / Zabal, otoi, zerua:
—Etor bedi / Zure erreinua.
Zatoz, Jauna! / Nausi bait da dirua:
—jendea maiz / dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, / behartsuen oihua:
—Etor bedi / Zure erreinua.
Zatoz, Jauna! / Hor gabiltza gauez gau:
—piztu gugan / fedearen sua.
Zatoz, Jauna! / Argi ezazu mundu hau:
—Etor bedi / Zure erreinua.
Zatoz, Jauna! / Maitasunez gu bete:
—jendeek elkar / ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! / Zuk bat egin mundua:
—Etor bedi / Zure erreinua.
Zatoz, Jauna! / Lokarriak Zuk hautsi.
—Munduz mundu / bihotzetan mintza.
Zatoz, Jauna! / Ager zaitez, ta jaitsi.
—Etor bedi / Zure erreinua.
SALMOAK
1
Ant. Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu? †
26 Salmoa, 1-6
Jauna dot argi
eta salbamen,
nork ni bildurtu?
† Jauna
biziaren babes,
nork ni izutu?
Nire haragia jateko
gaiztoek deustenean aurre egiten,
nire etsai ta arerioak
labandu eta jausi egiten dira.
Ez deust
egingo bihotzak ikara,
nire aurka gudu-txabolak
jarririk ere;
lasai egongo naz ni,
nire aurka gudua sortuko balitz be.
Gauza bat
deutsat eskatzen Jaunari,
horren bila nabil ni:
bizi izan naitela Jaunaren etxean
nire
bizitzako egun guztietan;
Jaunaren samurtasuna
gozau daidan,
Haren jauretxea
begiz ikusi daidan.
Egun baltzean
bere txabolan
gordeko nau-ta,
bere txabolearen gordeenean
ezkutatuko,
harkatxera nau jasoko.
Horregaitik
dot burua jasoten,
inguruko arerioen gainetik jarten.
Poz-opariak deutsadaz
bere txabolan eskeiniko,
eresi ta goratzarreak
Jaunari abestuko.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna
dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?
2 Ant. Zure
aurpegi-bila najabiltzu, Jauna; ez niri ezkutatu aurpegi hori.
26 Salmoa, 7-14
Jauna, entzun
eizu
nire deadar-hotsa,
erruki zakidaz eta aditu naizu.
Zuk esana bihotzean dot entzuten:
«Bilatu eizue nire aurpegia».
Zure aurpegi-bila najabiltzu, Jauna.
Ez niri
ezkutatu aurpegi hori,
zure morroi hau hasarrez
ez bazterrean laga.
Laguntza zaitut, ez naizula zapuztu,
Jainko, nire salbazino,
ez nazazu eskutik laga.
Aita-amek zapuztuko banindue,
Jaunak beretzat hartuko ninduke.
Erakutsi
eidazu, Jauna, zure bidea,
eroan naizu bide lautik,
ditudan arerioekaitik.
Ni nire
arerioen aukeran ez laga,
testigu guzurtiak jagi dira-eta
nire aurka,
indarkeria dariela.
Jaunaren
ontasuna ikusi ustean
nago bizien lurrean.
Itxaron
Jaunagan eta izan kemen,
bizkortu bekizue bihotza
eta itxaron Jaunagan.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure
aurpegi-bila najabiltzu, Jauna; ez niri ezkutatu aurpegi hori.
3
Ant. Sorkari
guztietan lehen-seme da, diran guztietan lehenengoa.
Kantika: Kol 1, 12-20
Eskerrak
emoten deutsaguz
Aita Jainkoari,
argian, santuen oinorde-lagun
egin gaituanari.
Ilunpearen
menpetik atara gaitu-ta,
eta bere Seme maitearen
erreinura aldatu.
Honexengan dogu erospena,
Honexengan pekatuen parkamena.
Hau, Jainko
ikusi-ezinaren irudi da,
sorkari guztietan lehen-semea.
Beronen bidez dira-ta eginak
gauza guztiak,
zeru-lurretakoak, agiri diranak
eta ez diranak:
Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
gauza guztiak Beraren bidez
eta Berarentzat dira eginak.
Diran guztiak
baino lehenago da Bera,
eta guztiek diraute Berarengan.
Gorputzaren buru ere Bera da,
Eleizaren buru, alegia.
Bera da hasiera,
hilen arteko lehen-semea,
diran guztietan
Bera izan dadin lehenengoa.
Jainkoaren
gogoko izan da-ta
betearen betea Harengan egotea,
eta Haren bidez, gauza guztiak
Berekin adiskidetzea;
Haren kurutzeko odolaz
bakeak eginik,
zeru-lurretan diran guztiekin.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sorkari
guztietan lehen-seme da, diran guztietan lehenengoa.
Jainkoaren hitza
1 Kor 4-5
Ez
daizuela ordua baino lehen epaitu; itxaron Jauna etorri arte. Berak argituko
dau ilunpean dagoana, eta agertuko ditu bihotzetako asmoak; eta orduan jasoko
dau bakotxak Jainkoagandik bere saria.
Galderantzuna
V/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
V/. Salba
gaitezan zure begia lehun agertu eizu.
R/. Erdu
eta salbau gaizuz.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
Magn. ant. Zeu zaitugu, Jauna, guk
itxaron doguna, zure herria salbatzera etorriko dana.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeu zaitugu, Jauna, guk itxaron doguna, zure herria salbatzera etorriko dana.
Eskariak
Betiko bakea guri emoteko, bere Semea bialdu euskun Jainko Aitari eskatu
deiogun, arren eta arren:
Etorri bedi
gugana, Jauna, zure erreinua.
—Begira zure Eleizeari, Jauna; * erdu eta ikusi zure eskuak aldatutako
mahasti hau.
—Jainko leiala, oroitu zakiez Abrahamen seme-alaba guztiei, * eta bete
eizuz hareen gurasoei agindutako guztiak.
—Jainko guztiz onbera, begiratu herri guztiei, * zure errukia goraldu
daien.
—Betiko Artzaina, erdu zure saileko ardietara, * eta batu eizuz guztiak
zure larretan.
—Gogoratu
eizuz, zure bakean mundu honetatik joan diranak ere, * hartu eizuz,
zure Semearekin betiko bakean.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztiduna, iguzu, arren, laster
ditugun zure Semearen jaiotzako ospakizunek bizitza honetako laguntza ekarri deiguela,
eta betiko saria. Zure Seme Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege
bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.