I. Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Zatoz
ta izan gure sutargi,
——ikus
dezaten gure begiok
——zure
aintzaren ederra.
—Azkartu
zure indarra eta
——iguzu
salbazioa.
—Zatozkigu
ta aska gaitzazu,
——bizi
berri bat dezagun.
—Zatoz
ta izan bizitzaren gar,
——igor
zaiguzu zure Arnasa
——eraberritu
gaitezen.
—Behar
ordutan gure adore,
——gure
pausoen gidari.
—Zatozkigu
ta aska gaitzazu,
——bizi
berri bat dezagun.
—Zatoz
ta izan «gurekin Jainko»,
——argi
gaitzazu Zuri darizun
——jakinduriaren
argiz.
—Erne
bekigu salbazioa,
——nola
menditan goiz-alba.
—Zatozkigu
ta aska gaitzazu,
——bizi
berri bat dezagun.
1
Ant. Poztu eta alaitu zaitez, Sion barri: bajatortzu zure
erregea, apal-apal, gu salbatzera.
118 Salmoa, 105-112
Argi da zure hitza nire oinentzako,
argitasun nire bideentzako.
Zin egin dot, eta hauxe da nire asmoa:
zure erabagi zuzenak gordetzekoa.
Lur-jorik nago, Jauna,
euki nazu bizirik
zure hitzaren arabera.
Hartu eizuz, Jauna, nik ahoz eskeiniak,
irakatsi eidazuz zure erabagiak.
Bizia, galtzeko zorian daukat beti,
baina ez jat ahaztuko zure legerik.
Gaiztoek sarea ipini deuste,
baina ez naz saihestu
zure arauetatik.
Zuk iragarriak, nire betiko ondare,
nire bihotzaren poz dira.
Zuk jarriak betetzera
bihotza makurtua dot,
beti eta zeharo.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Poztu
eta alaitu zaitez, Sion barri: bajatortzu zure erregea, apal-apal, gu
salbatzera.
2 Ant. Indartu
eizuez esku makalak, sendotu belaun kolokak; esan bihotz-bildurtuei: Hara, gure
Jainkoa ber-bera dator, eta salbauko gaitu, alleluia.
15 Salmoa
Zaindu naizu, Jauna,
Zeugana nator-eta babes-bila.
Holantxe dinotsat Jaunari:
«Zeu zaitut nire jabe;
ez dot onik Zu gabe».
Lurrean diran santuengana,
bai grina harrigarria emon deustala!
Euren oinazeak ugaritzen dabez,
beste jainkoen atzetik doazenek.
Ez dot horreen odol-eskeintzarik isuriko,
ez dut horreen izenik ezpanetan hartuko.
Jauna da nire ondare ta edontzia;
Zeuk daukazu eskuetan nire zoria.
Lur gizenean
suertau jataz zuin-ariak,
oso pozik nago nire ondareaz.
Onesten dot Jauna,
aholku emon deustalako,
gauez ere nire bihotzak
ohartuazoten naualako.
Begi-aurrean ipintzen dot beti Jauna;
eskoian daukadala,
ezin naiteke dardaratu.
Horregatik alai daukat bihotza,
pozik barrua,
haragi honek ere bakean dau atsedena.
Ez dozu-ta nire bizia
Lezara jaurtiko,
ezta zure zintzoa
ustelak hartzen itziko.
Bizirako bidea erakutsiko deustazu:
alaitasun betea zure aurrean,
betiko atseginak zure eskoian.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Indartu
eizuez esku makalak, sendotu belaun kolokak; esan bihotz-bildurtuei: Hara, gure
Jainkoa ber-bera dator, eta salbauko gaitu, alleluia.
3 Ant. Legea
Moisesen bidez izan da emona; grazia ta egia Jesu Kristoren bidez etorri dira.
Kantika: Flp 2, 6-11
Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera
–bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi
Jainkoarekin bardin izateari;
bestetara, baino,
bereaz hustu egin zan,
morroi-izaera hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta gizon lez agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginezh eriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik Jainkoak goratu egin
eban,
eta izen guztien gaieko izena
emon eutson,
Jesusen izenera
belaun guzti makurtu daiten,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztik autortu daian:
Jesu Kristo Jauna da,
Aita Jainkoaren aintzarako.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Legea
Moisesen bidez izan da emona; grazia ta egia Jesu Kristoren bidez etorri dira.
Jainkoaren hitza
1 Ts 5, 23-24
Bakearen Jainkoak berak oso-osorik egin zaizela santu, eta zarien guztiak
–gorputz eta arima– errubako iraun daiala, Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera
arte. Leiala da dei egin deutsuena, eta beteko dau emondako berbea.
Galderantzuna
V/. Erakutsi
eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
R/. Erakutsi
eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
V/. Emoiguzu
zure salbamena.
R/. Zure
onginahia.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Erakutsi
eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
Magn. ant. Erdu,
Jauna, emoiguzu zure bakea; eroan gaizuz zuzentasun-bidera, Zurekin bihotz onez
poztu gaitezan.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Erdu,
Jauna, emoiguzu zure bakea; eroan gaizuz zuzentasun-bidera, Zurekin bihotz onez
poztu gaitezan.
Eskariak
Senide maiteok, egin deiogun otoitz, Maria Birjinagandik jaiotako Jesu Kristo
Jaunari, eta esan deiogun:
Zatoz, Jesus
Jauna.
—Etortekoa zaran Jainkoaren Seme bakarra, itun barriaren egiazko mezularia:
* ezagutu ta hartu zaizala munduak.
—Aitaren
altzoan erne eta Maria Birjinagan gizon egitera etorri zaran Horrek: * gorde
gaizuz giza-ustelkeria guztitik.
—Bizia
bera izanik, heriotza jasatera etorri zarana: * heriotzeak ez daiala
izan gugaz zerikusirik.
—Epai-egunean
saria Zeugaz etorriko dan ezkero, betor gugana orduan zure errukia, * honexek
osatzen dau-ta gure makaltasuna.
—Heriotzearen
bitartez, heriotzatik ataraten gaituzun Jesu Kristo Jauna: * entzun,
hildakoen alde egiten deutsugun otoitza.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko errukitsu ahalguztiduna, lur honetako egintzek ez gaiezala lotu zure
Semearen bidera goazenok, eta jainko-jakituriaren irakaspenak eroan gaizala
zure Semearekin bat egitera. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta
errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.