Bezperak
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Zatoz ta izan gure sutargi,
——ikus dezaten gure begiok
——zure aintzaren ederra.
—Azkartu zure indarra eta
——iguzu salbazioa.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.
—Zatoz ta izan bizitzaren gar,
——igor zaiguzu zure Arnasa
——eraberritu gaitezen.
—Behar ordutan gure adore,
——gure pausoen gidari.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.
—Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
——argi gaitzazu Zuri darizun
——jakinduriaren argiz.
—Erne bekigu salbazioa,
——nola menditan goiz-alba.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.
SALMOAK
1 Ant. Osatu naizu, Jauna, pekatu egin dot-eta zure aurka.
40 Salmoa
Bai dohatsu, behartsuaz eta dohakabeaz
arduratzen dena,
egun gaiztoan
onez aterako dau Jaunak.
Jaunak gordeko dau eta bizirik eukiko,
dohatsu egingo dau lurrean:
ez dau utziko arerioen menpean.
Ohean minez dala,
Jauna etorriko jako lagun,
gatxaldiko makaltasun guztiak
kenduko deutsoz.
Hauxe dinot nik: «Erruki zakidaz, Jauna,
osatu naizu,
pekatu egin dot-eta
zure aurka».
Arerioek txarto-esaka dihardue nitaz;
«Noiz hilko ete da; noiz geldituko
amatauta haren izena»?
Ikustera jatortanari
ahotik huskeria dario,
bihotzean okerra darabil,
handik urtetean dagi berbaz.
Marmarrean dihardu nire aurka
gorroto nauanak,
danak batean,
niri zelan kalte egin asmaketan.
«Izurri gaiztoak hartu dau,
ohean datzan hori
ez da barriro jagiko».
Nik adiskide ontzat naukanak berak,
nire ogitik jaten ebanak,
nire aurka jaso dau orpoa,
Zu, ordea, erruki zakidaz,
eta jagiazo naizu, Jauna,
emon deiedan ordaina.
Alde zaitudala hortik dot ezagutuko:
arearioa ez dala nire lepotik poztuko.
Ni, barriz,
osasunean nozu zainduko,
eta zure aurrean betiko eukiko.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa,
betirik betiko. Amen, amen!
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Osatu naizu, Jauna, pekatu egin dot-eta zure aurka.
2 Ant. Gudari-taldeen Jauna gurekin, Jakoben Jainkoa
gaztelu sendo gurekin.
45 Salmoa
Jainkoa dogu gordeleku eta indar,
Berar urten deusku estualdian
laguntzaile bizkor.
Horregaitik ez gara bildurtuko
lurrak badau dar-dar egiten,
nahiz mendiak badira
itsas-erdira jausten.
Harrotu, apartu beitez hango urak,
dardaratu beitez
haren haserrez mendiak.
Gudari-taldeen Jauna gurekin,
Jakob-en Jainkoa
gaztelu sendo gurekin.
Ibai-besangek
alaitzen dabe Jainko-uria,
Goi-goikoaren
bizileku guztiz santua.
Jainkoa dauka erdian,
ez da kolokatuko,
argi-txintarekin
Jainkoak dau lagunduko.
Atzerriek deadar egin dute,
erreinuek zalaparta,
Haren berba-hotsez lurrak ikara.
Gudari-taldeen Jauna gurekin,
Jakob-n Jainkoa
gaztelu sendo gurekin.
Zatoze eta ikusi Jaunak eginak,
lurrean egiten dituen harrigarriak:
Berak ditu guduak geldituazoten,
lurrean alderik alde
uztaiak xehatzen, lantzak apurtzen,
babeskiak kiskaltzen.
«Geldi hor! Jakin eiue
Jainkoa nazala Ni,
atzerrien gain
eta lurraren gain nagusi».
Gudari-taldeen Jauna gurekin,
Jakoben Jainkoa
gaztelu sendo gurekin.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gudari-taldeen Jauna gurekin, Jakoben Jainkoa
gaztelu sendo gurekin.
3 Ant. Atzerriak etorriko dira, Jauna, eta
zure aurrean ahuspeztuko.
Kantika: Apk 15, 3-4
Handiak eta harrigarriak dira
Zuk eginak!
Atzerrien errege,
zuzenak eta egiazkoak
zure bideak!
Nor ez da izango zure bildur, Jauna?
Nork ez dau goretsiko zure izena?
Zeu baino ez zara-ta santua!
Atzerriak etorri eta zure aurrean
ahuspeztuko dira,
zure erabagiak zuzenak
agertu dira-ta.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Atzerriak etorriko dira, Jauna, eta
zure aurrean ahuspeztuko.
Jainkoaren hitza
2 Pe 3, 8b-9
Jaunarentzat mila urte lez da egun bat, eta
egun bat lez, mila urte. Jauna ez da berandukorra agintzaria betetzen, batzuk
halan uste badabe ere; alderantziz, eroapena dau zuekin; inor galtzerik ez
dau-eta nahi, guztiok bihotz-barritu zaitezela baino.
Galderantzuna
V/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, *
erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, *
erdu eta salbau gaizuz.
V/. Salba gaitezan zure begia lehun agertu eizu.
R/. Erdu eta salbau gaizuz.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, *
erdu eta salbau gaizuz.
Magn. ant. Hauxe da Joanek egin eban autormena: Nire
ondoren datorren Hau ni baino lehenagotik da.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hauxe da Joanek egin eban autormena: Nire
ondoren datorren Hau ni baino lehenagotik da.
Eskariak
Gure arimen artzain eta zaindari dan
Kristori, egin deiogun dei uste osoz:
Agertu zaitez ongile, Jauna, zure onginahian.
—Jainko-artaldearen artzain on, * erdu,
gizaki guztiak zure Eleizan batzera.
—Lagundu, Jauna, zure
herriaren artzainei, * zintzo larratu daien zure artaldea, Zu etorri arte.
—Aukeratu eizuz gure
artean zure hitzaren oihulariak, * zure barri ona zabaldu daien lurbira
osoan.
—Izan erruki, Jauna, neke
eta ezinean dabizenei; * aurkitu daiela, lagunduko deutsen lagunen bat.
—Agertu eiezu zure aintza
zeruko larretan, * mundu honetan zure berbea entzun ebenei.
Gure Aita
zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztiduna, etor bedi gure bidera
zure grazia, eta izan bekigu beti lagun; gogo-bihotzez zure Semearen zain gagozanok,
oraingo eta geroko laguntzak jadetsi daiguzan. Zure Seme Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege
bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.