2026/08/27

Jaunaren Jaiotza I

I. Bezperak

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.
 

GORATZARREA


          GAUR IKUSIKO DUZUE

—  Gaur ikusiko duzue Haren dirdaia,
      hona hemen zuen Jaungoikoa.
—  Gaur jaio da gure Salbatzailea,
            Kristo Jauna.
—  Jaunak dio: Zu zera nire Seme,
—  egun zaitut Nik Zu erne,
—  jaiotegunetik zera Errege.

—  Gaur ikusiko duzue argia,
      hona hemen zuen Jaungoikoa.

—  Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—        Kristo Jauna.
—  Argitik argi, gizartean gizon,
      haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:

—  «Bake-Seme» du izena.

—  Bakea lurrean gizonei,
—  aintza Jainkoari.
      Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—        Kristo Jauna.
—  Urak itsasoa betetzen duen bezala,
—  bakeak hala hartuko du lurra.
—  Hau da Jaunak egin-eguna.

—  Berri on bat hotsegiten dizuegu:
—  hona hemen zuen Jaungoikoa.
—  Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—        Kristo Jauna.
—  Argitik argi, gizartean gizon,
—  haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
      «Bake-Seme» du izena.


SALTERIOA

1 Ant. Bakearen Erregea goratua izan da, eta lur osoa Haren aurpegia ikusi-nahiez dago.

112 Salmoa

Jaunaren morroiak, goretsazue, 
    Jaunaren izena goretsazue.
    Jaunaren izena
    bedeinkatua izan bedi,
    orain eta gizaldiz gizaldi.
    Eguzkia sortu-lekutik sartzen danera,
    goretsia izan bedi Jaunaren izena.

Garai dago Jauna herri guztien aldean,
    Haren ospea ortziaren gainean.
    Nor da Jauna,
    gure Jainkoa, hainakorik?
    Goian jesarrita dago;
    eta begia jaisten dau
    zeru eta lurreraino.

Jasoten dau dohakabea hautsetatik,
    ataraten behartsua simaurretatik;
    jesarriaazo daian nagusiekin,
    bere herriaren nagusiekin.
    Agor zana biziazoten dau etxean,
    seme-alaben ama egin
ik pozetan. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Bakearen Erregea goratua izan da, eta lur osoa Haren aurpegia ikusi-nahiez dago.

 

2 Ant. Bialtzen dau lurrera bere berbea, eta Haren hitza bizkor eta arin doa.

147 Salmoa

Jerusalem, ospatu eizu Jauna,
    Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
    Zure ateen sarrailak
—indartu ditu-ta,
—zure seme-alabak zure barruan
—bedeinkatu ditu.
    Zure mugetan bakea ezarri dau-ta,
—gari-maminez asetu zaitu.

Bialtzen dau lurrera bere berbea,
    eta Haren hitza bizkor eta arin doa.
    Emoten dau edurra ardi-ulea lez,
    zabaltzen dau antzigarra
    hautsa lez.

Ogi-apurraren antzera
—jaurtitzen dau bere izotza:
—Nork jasan daike haren hotza?
    Bialtzen dau bere hitza,
—eta harekin urtu egiten dira,
—bere haizeari eraginez
—urak isurika doaz.

Iragarri deutso bere hitza Jakobi,
—bere erabagi eta aginduak Israeli.
   Ez deutso egin holakorik beste herriri,
—bere aginduak
—ez deutsoz agertu beste inori.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Bialtzen dau lurrera bere berbea, eta Haren hitza bizkor eta arin doa.

 

3 Ant. Jainkoaren izaera bereko Hitza, Aitagandik hasieran sortua, bereaz hustu egin da gaur, gugaitik gizon eginik.

Kantika: Flp 2,6-11

Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera
    bereko izanik,
    ez eutson gogor eutsi
    Jainkoarekin bardin izateari;
    bestetara, baino, bereaz hustu egin zan,
    morroi-izaerea hartuz,
    eta beste edozein lez azalduz. 

Eta gizon lez agerturik,
    apaldu egin eban bere burua,
    menpeko eginez heriotzaraino,
    kurutzeko heriotzaraino. 

Horregaitik Jainkoak goratu egin eban,
    eta izen guztien gaineko izena
    emon eutson,
    Jesusen izenera
    belaun guztiak makurtu daitezan,
    zeruan, lurrean eta lurpean,
    eta mihin guztik autortu daian:
    Jesu Kristo Jauna da,
    Aita Jainkoaren aintzarako. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jainkoaren izaera bereko Hitza, Aitagandik hasieran sortua, bereaz hustu egin da gaur, gugaitik gizon eginik.

 

Jainkoaren hitza

Ga 4, 4-5

      Sasoia heldu zanean, bere Semea bialdu eban Jainkoak, emakumeagandik jaioa, Legepeko egina, Legepean egozanak erostera, guk seme-alaba ordetza hartu gengian. 

Galderantzuna 

V/. Gaur jakingo dozue * badatorrela Jauna.
R/. Gaur jakingo dozue * badatorrela Jauna.

V/. Eta bihar ikusiko dozue Haren aintza.
R/. Badatorrela Jauna.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Gaur jakingo dozue * badatorrela Jauna.

 

Magn. ant.  Eguzkia sortzean, senarrak bere gelatik urteten dauan lez, halan ikusiko dozue erregeen Erregea Aitagandik etorten.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.   Eguzkia sortzean, senarrak bere gelatik urteten dauan lez, halan ikusiko dozue erregeen Erregea Aitagandik etorten.

 

Eskariak

      Gurtu daigun Jesu Kristo, morroi antzeko eginik, bere burua handitasun guztitik hustu ebana, eta pekatua ez beste gure makaltasun guztiak hartu ebazana. Sinismen biziz eskatu deiogun:

Zure jaiotzagaitik lagundu, Jauna, erosi dituzunei.

      —Mundura sartzean, Profetek agindutako mende barriari hasiera emon zeutsan: * egizu, zure Eleizea barritu eta indartu daitela egunetik egunera.

      —Gizakiaren makaltasuna hartu dozu: * izan zaitez itsuentzat argi, makalentzat indar, nahigabetuentzat atsegin.

     —Behartsu eta apal jaio zinan * begitu behartsuei eta poztu eizuz.

      —Lurreko jaiotzaren bidez, betiko zorionaren bidean jarten gaituzu: * bete eizuz hil-zorian dagozanen bihotzak, zeruan jaioko diran pozez.

      —Guztiok zerura eroateko jatsi zinan lurrera: * hartu eizuz gure hilak zeure aintzan.

      —Kristo, hildakoen lehen-seme zara: * sartu eizuz hildakoak zure biztuerearen aintzan.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza
 

      Jainko Jauna, urtero poztutzen gaituzu gure erospenaren itxaropenez; iguzu, Salbatzaile lez pozik hartzen dogun zure Seme maitea, bildurrik barik ikusi daigula, Epaile lez etorri daitenean. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
        Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.