2026/09/02

Urtarrilaren 2

BEZPERAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. (Aleluia).

Goratzarrea 

 

    ASPALDIAN

—Aspaldian, urrunean,
—sortu zen Jainko-Semea,
—gaur sortzen da gure artean:
—zabalik euki etxea,
—zabalik bihotz-barnea.

—–Gaur sortzen da gure artean:
—–zabalik euki etxea,
—–zabalik bihotz-barnea.

—Ilunpetan, giltzapetan
—hor zaudetenak, gaur jaiki!
—Horra, Jauna bizi hontan:
—egin da gizon osoki;
—munduak hori baleki!

—Jainko-seme gera denak,
—Jainkoa gizon hor bait da.
—Hartu ditu gure minak:
—bihotzez Hari josita,
—Jainko gaitezen gu gerta.

—Bihotzetan dugu orai
—Eguberriko izarra.
—Egin gaitu Kristok anai:
—Hura dugu Jaun bakarra,
—Hura barneko indarra. 

 

Salmoak II. astekoak:

Astelehena,   Martitzena,  

Eguaztena,   Eguena,  Barikua.
 

Jainkoaren Hitza

Kol 1, 13-15

      Ilunpearen menpetik atara gaitu Jainkoak, eta bere Seme maitearen erreinura aldatu. Honexengan dogu erospena, Honexengan pekatuen parkamena. Hau Jainko ikusi-ezinaren irudi da, sorkari guztietan lehen-semea.

Galderantzuna 

V/. Hitza haragi egin zan. * Alleluia, alleluia.
R/. Hitza haragi egin zan. * Alleluia, alleluia. 

V/. Eta geure artean jarri eban bizilekua.
R/. Alleluia, alleluia. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hitza haragi egin zan. * Alleluia, alleluia.
 

Magn. ant. Umezaro zoroinekoa, gure giza-bizia barritu dauana! Senarra bere gelatik urteten dauan lez, halan urten eban Kristok Mariaren sabeletik.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Umezaro zoroinekoa, gure giza-bizia barritu dauana! Senarra bere gelatik urteten dauan lez, halan urten eban Kristok Mariaren sabeletik.

 

Eskariak

     Jainkoak askotan eta era askotara Profeten bidez gure gurasoei hitz egin ondoren, azkenean guri bere Semearen bidez hitz egin deusku. Eskatu deiogun bere errukia, esanez:

Erruki, Jauna.

      —Zure Eleiza santuaren alde, * zure seme-alabek zintzo eta kementsu, Salbatzailearen izena autortu daien.

      —Barri onaren zabaltzaileen alde, * Zuk bialdutako langile lez, Salbatzailearen izena herri guztietan aldarrikatu daien.

      —Gure senide gaixoen alde, * Salbatzailearen izena deituz osatu daitezan.

      —Eraso handiaren menpe dagozan kristauen alde, * Salbatzailearen izenagaitik erasoaldiak eroapenez jasan daiezan.

      —Gizakien erruz hildako gure senideen alde, * zure bihotz onaz bizia jadetsi daien.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

      Jainko Jauna, zure Seme bakarra Zurekin betiko aintza dauana, gurea lango gorputzean Ama Birjinagandik jaio zala sinisten dogu: sendotu gaizuz sinismen horretan, atara gaizuz oraingo gatx guztietatik eta emoiguzu betirauneko zoriona. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.