Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Zatoz ta izan gure sutargi,
——ikus
dezaten gure begiok
——zure
aintzaren ederra.
—Azkartu
zure indarra eta
——iguzu
salbazioa.
—Zatozkigu
ta aska gaitzazu,
——bizi
berri bat dezagun.
—Zatoz
ta izan bizitzaren gar,
——igor
zaiguzu zure Arnasa
——eraberritu
gaitezen.
—Behar
ordutan gure adore,
——gure
pausoen gidari.
—Zatozkigu
ta aska gaitzazu,
——bizi
berri bat dezagun.
—Zatoz
ta izan «gurekin Jainko»,
——argi
gaitzazu Zuri darizun
——jakinduriaren
argiz.
—Erne
bekigu salbazioa,
——nola
menditan goiz-alba.
—Zatozkigu
ta aska gaitzazu,
——bizi
berri bat dezagun.
SALMOAK
1
Ant. Osatu naizu, Jauna, pekatu egin dot-eta zure aurka.
40 Salmoa
Bai dohatsu,
behartsuaz eta dohakabeaz
arduratzen dana,
egun gaiztoan
onez atarako dau Jaunak.
Jaunak gordeko
dau eta bizirik eukiko,
dohatsu egingo dau lurrean:
ez dau lagako arerioen menpean.
Ohean minez
dala,
Jauna etorriko jako lagun,
gatxaldiko makaltasun guztiak
kenduko deutsoz.
Hauxe dinot
nik: «Erruki zakidaz, Jauna,
osatu naizu,
pekatu egin dot-eta
zure aurka».
Arerioek
txarto-esaka dihardue nitaz;
«Noiz hilgo ete da; noiz geldituko
amatauta haren izena»?
Ikustera
jatortanari
ahotik huskeria dario,
bihotzean okerra darabil,
handik urtetean dagi berbaz.
Marmarrean
dihardu nire aurka
gorroto nauanak,
danak batean,
niri zelan kalte egin asmaketan.
«Izurri
gaiztoak hartu dau,
ohean datzan hori
ez da barriro jagiko».
Nik adiskide
ontzat naukanak berak,
nire ogitik jaten ebanak,
nire aurka jaso dau orpoa,
Zu, ordea,
erruki zakidaz,
eta jagiazo naizu, Jauna,
emon deiedan ordaina.
Alde zaitudala
hortik dot ezagutuko:
arerioa ez dala nire lepotik poztuko.
Ni, barriz,
osasunean nozu zainduko,
eta zure aurrean betiko eukiko.
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa,
betirik betiko. Amen, amen!
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Osatu
naizu, Jauna, pekatu egin dot-eta zure aurka.
2 Ant. Gudari-taldeen
Jauna gurekin, Jakoben Jainkoa gaztelu sendo gurekin.
45 Salmoa
Jainkoa dogu
gordeleku eta indar,
Berak urten deusku estualdian
laguntzaile bizkor.
Horregaitik ez gara bildurtuko
lurrak badau dar-dar egiten,
nahiz mendiak badira
itsas-erdira jausten.
Harrotu, apartu beitez hango urak,
dardaratu beitez
haren haserrez mendiak.
Gudari-taldeen
Jauna gurekin,
Jakob-en Jainkoa
gaztelu sendo gurekin.
Ibai-besangek
alaitzen dabe Jainko-uria,
Goi-goikoaren
bizileku guztiz santua.
Jainkoa dauka erdian,
ez da kolokatuko,
argi-txintarekin
Jainkoak dau lagunduko.
Atzerriek deadar egin dute,
erreinuek zalaparta,
Haren berba-hotsez lurrak ikara.
Gudari-taldeen
Jauna gurekin,
Jakoben Jainkoa
gaztelu sendo gurekin.
Zatoze eta
ikusi Jaunak eginak,
lurrean egiten dituan harrigarriak:
Berak ditu guduak geldituazoten,
lurrean alderik alde
uztaiak xehatzen, lantzak apurtzen,
babeskiak kiskaltzen.
«Geldi hor!
Jakin eiue
Jainkoa nazala Ni,
atzerrien gain
eta lurraren gain nagusi».
Gudari-taldeen
Jauna gurekin,
Jakoben Jainkoa
gaztelu sendo gurekin.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gudari-taldeen
Jauna gurekin, Jakoben Jainkoa gaztelu sendo gurekin.
3 Ant. Atzerriak
etorriko dira, Jauna, eta zure aurrean ahuspeztuko.
Kantika:
Apk 15, 3-4
Handiak eta
harrigarriak dira
Zuk eginak!
Atzerrien errege,
zuzenak eta egiazkoak
zure bideak!
Nor ez da
izango zure bildur, Jauna?
Nork ez dau goretsiko zure izena?
Zeu baino ez zara-ta santua!
Atzerriak etorri eta zure aurrean
ahuspeztuko dira,
zure erabagiak zuzenak
agertu dira-ta.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Atzerriak
etorriko dira, Jauna, eta zure aurrean ahuspeztuko.
Jainkoaren hitza
2 Pe 3, 8b-9
Jaunarentzat mila urte lez da egun bat, eta egun bat lez, mila urte. Jauna ez
da berandukorra agintzaria beteten, batzuk halan uste badabe ere; alderantziz,
eroapena dau zuekin; inor galtzerik ez dau-eta nahi, guztiok
bihotz-barritu zaitezela baino.
Galderantzuna
V/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
V/. Salbau gaitezan zure begia leun agertu eizu.
R/. Erdu
eta salbau gaizuz.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
Magn. ant. Egiptotik
dei egin neutsan nire semeari: etorriko da eta salbauko dau bere herria.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egiptotik
dei egin neutsan nire semeari: etorriko da eta salbatuko dau bere herria.
Eskariak
Gure arimen artzain eta zaindari dan Kristori, egin deiogun dei uste osoz:
Agertu zaitez
ongile, Jauna, zure onginahian.
—Jainko-artaldearen artzain on, * erdu, gizaki guztiak zure Eleizan
batzera.
—Lagundu, Jauna, zure herriaren artzainei, * zintzo larratu daien zure
artaldea, Zu etorri arte.
—Aukeratu eizuz gure artean zure hitzaren oihulariak, * zure barri ona
zabaldu daien lurbira osoan.
—Izan erruki, Jauna, neke eta ezinean dabizanei; * aurkitu daiela,
lagunduko deutsen lagunen bat.
—Agertu eiezu zure aintza zeruko larretan, * mundu honetan zure berbea
entzun ebenei.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Agertu eizu, Jauna, zure indarra eta erdu; zuk lagundu eta askaturik, gure
pekatuen arriskuetatik urten eta salbau gaitezan. Aitarekin eta Espiritu
Santuarekin batean Jainko eta errege bizi zara-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.