Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
GORATZARREA
GAUR IKUSIKO DUZUE
— Gaur ikusiko duzue Haren dirdaia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur
jaio da gure Salbatzailea,
Kristo Jauna.
— Jaunak
dio: Zu zera nire Seme,
— egun
zaitut Nik Zu erne,
— jaiotegunetik
zera Errege.
— Gaur ikusiko duzue argia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur
jaio da gure Salbatzailea,
—
Kristo Jauna.
— Argitik
argi, gizartean gizon,
haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
— «Bake-Seme»
du izena.
— Bakea lurrean gizonei,
— aintza
Jainkoari.
Gaur
jaio da gure Salbatzailea,
—
Kristo Jauna.
— Urak
itsasoa betetzen duen bezala,
— bakeak
hala hartuko du lurra.
— Hau
da Jaunak egin-eguna.
— Berri on bat hotsegiten dizuegu:
— hona
hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur
jaio da gure Salbatzailea,
—
Kristo Jauna.
— Argitik
argi, gizartean gizon,
— haur
bat jaio zaigu, Seme
bat eman:
«Bake-Seme»
du izena.
SALTERIOA
1 Ant. Handiki
Zu jaiotegunetik Santu-dirdaian, ihintza lez sortuazo zaitut artizarraren
aurrean.
Sal 109
Hona, Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jartzen deutsudazan bitartean».
Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregatik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Handiki
Zu jaiotegunetik Santu-dirdaian, ihintza lez sortuazo zaitut artizarraren
aurrean.
2 Ant. Jaunagan
dago errukia, Harengan askatasun ugaria.
129 Salmoa
Barru-barrutik dagizut oiu Zuri,
Jauna,
entzun, Jauna, nire berbaroa.
Begoz erne zure belarriak,
nire oihu eskarira.
Gure erruak
gogoan badaukazuz, Jauna,
nor dagoke zutunik, Jauna?
Baina parkamena Zeugan daukazu,
Zu begirunez zerbidu zaiguzan.
Jaunagan itxaroten nago,
nere barrua
Haren hitzaren zain dago.
Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
nire gogoa Jaunaren zainago.
Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
halantxe bego Israel Jaunaren zain.
Jaunagan dago-ta errukia,
Harengan askatasun ugaria;
Berak itziko dau Israel askaturik
egin dauzan hoben guztietatik.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunagan
dago errukia, Harengan askatasun ugaria.
3 Ant. Hasieran,
mendeak baino lehen, Jainko zen Hitza, eta gaur Hitz hau munduaren Salbatzaile
jaio da.
Kantika: Kol 1, 12-20
Eskerrak emoten deutsaguz
Aita Jainkoari,
argian, santuen oinorde-lagun
egin gaituanari.
Ilunpearen menpetik atara gaitu-ta,
eta bere Seme maitearen
erreinura aldatu.
Honexengan dogu erospena,
Honexengan pekatuen parkamena.
Hau, Jainko ikusi-ezinaren irudi
da,
sorkari guztietan lehen-semea.
Beronen bidez dira-ta eginak
gauza guztiak,
zeru-lurretakoak, agiri diranak
eta ez diranak:
Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
gauza guztiak Beraren bidez
eta Berarentzat dira eginak.
Diran guztiak baino lehenago da
Bera,
eta guztiek diraute Berarengan.
Gorputzaren buru ere Bera da,
Eleizaren buru, alegia.
Bera da hasiera,
hilen arteko lehen-semea,
diran guztietan
Bera izan dadin lehenengoa.
Jainkoaren gogoko izan da-ta
betearen betea Harengan egotea,
eta Haren bidez, gauza guztiak
Berekin adiskidetzea;
Haren kurutzeko odolaz
bakeak eginik,
zeru-lurretan diran guztiekin.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hasieran,
mendeak baino lehen, Jainko zen Hitza, eta gaur Hitz hau munduaren Salbatzaile
jaio da.
Jainkoaren hitza
Ef 2, 3b-5
Gu be
besteak lez, izatez hondamendirako izentatuak gengozan. Baina errukian aberatsa
dan Jainkoak maitasun handiz maite izan gaitulako, gure hutsegiteekaitik hilda gengozanok,
Kristorekin batean biziazo ginguzan —onginahi hutsez salbatuak zagoze—.
Galderantzuna
V/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
R/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
V/. Eta
geure artean jarri eban bizilekua.
R/. Alleluia,
alleluia.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari, eta Espiritu Santuari.
R/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
Magn. ant. Birjina
errubako eta santuak sortu deusku Jainkoa, gorputz-atalez jantzi dau eta bere
bularrez hazi. Gurtu daigun guztiok, gu salbatzera etorri dan Mariaren Semea.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Birjina
errubako eta santuak sortu deusku Jainkoa, gorputz-atalez jantzi dau eta bere
bularrez hazi. Gurtu daigun guztiok, gu salbatzera etorri dan Mariaren Semea.
Eskariak
Bere
Semea bialdu euskun Jainkoak, emakumeagandik jaioa, Legepeko egina, Legepean egozanak
erostera, guk seme-alaba ordetza hartu gengian. Itxaropen honetan sendoturik,
eskatu daigun uste osoz:
—Maitasun eta bake
zaran Jainkoa, sendotu kristau guztiengan zure Semearen Gizakundea sinistea, * beti eskerrak emonez bizi izan daitezan.
—Jaso, Jauna,
gaixo, behartsu eta zaharren itxaropena, * eta
emon zure laguntza zapalduei, bihotz-jausiei, neketan bizi diranei.
—Gogoratu eizuz, Jauna, espetxeetan bahiturik dagozanak,
* eta euren aberritik urrun bizi diranak.
—Zure Semearen
jaiotzan aingeruek zure aintza abestea nahi izan zenduan Horrek, * egizu hildakoek be bat egin daiela aingeru
abeslariekin zure erreinuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, miragarriak egin dituzu, gizakia zure antzeko eginez, eta miragarriagoak
Kristoren bidez ha goi-mailara goratuz; iguzu, gizatasunean gurekin bat egin dan
zure Semeak, bat egin gaizala Berarekin jainkotasunean. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta
gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.