Jainkoaren Ama Maria
II.
Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
ASPALDIAN
—Aspaldian, urrunean,
—sortu zen Jainko-Semea,
—gaur sortzen da gure artean:
—zabalik euki etxea,
—zabalik bihotz-barnea.
—–Gaur sortzen da gure artean:
—–zabalik euki etxea,
—–zabalik bihotz-barnea.
—Ilunpetan, giltzapetan
—hor zaudetenak, gaur jaiki!
—Horra, Jauna bizi hontan:
—egin da gizon osoki;
—munduak hori baleki!
—Jainko-seme gera denak,
—Jainkoa gizon hor bait da.
—Hartu ditu gure minak:
—bihotzez Hari josita,
—Jainko gaitezen gu gerta.
—Bihotzetan dugu orai
—Eguberriko izarra.
—Egin gaitu Kristok anai:
—Hura dugu Jaun bakarra,
—Hura barneko indarra.
Salmoak
1 Ant. Hau
hartu-emon harrigarria! Gizadiaren egilea, gorputz eta arima hartuz,
Birjinagandik jaio da; eta gizonik barik gizon egin zanak, bere jainkotasunean
parte emoten deusku guri.
121 Salmoa
Ha bai poza nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe heldu dira gure oinak,
Jerusalem, zure atarira.
Jerusalen uri lez da jasoa.
dan-dana batean batua.
Leinuak, Jaunaren leinuak,
bertara igoten dabe,
Israelen lege danez
Jaunaren izena ospatzera.
Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
Davideneko mahaia.
Eskatu eizuez Jerusalementzat
bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez
Zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
Nire anaien eta lagunen aldera,
hauxe dinot: «bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
maite dodalako,
ondasunak opa ditut zuretzako.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
1 Ant. Hau hartu-emon harrigarria! Gizadiaren egilea, gorputz eta arima hartuz, Birjinagandik jaio da; eta gizonik barik gizon egin zanak, bere jainkotasunean parte emoten deusku guri.
2 Ant. Birjinagandik harrigarriro
jaio zinanean, orduan bete ziran Liburu Santuko hitzak: Ihintza artulera lez jatsi
zinan, gizadia salbatzeko. Goresten zaitugu, gure Jainko.
—126 Salmoa
Etxea Jaunak ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik jatzue argitu barik jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu, gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Birjinagandik harrigarriro
jaio zinanean, orduan bete ziran Liburu Santuko hitzak: Ihintza artulera lez jatsi
zinan, gizadia salbatzeko. Goresten zaitugu, gure Jainko.
3 Ant. Moisesek su-garretan
ikusi eban sasi erre-ezinean, zure birjintasun galdu gabea autortzen dogu.
Jainkoaren Ama, egizu otoitz gure alde.
— Kantika: Ef
1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Moisesek su-garretan
ikusi eban sasi erre-ezinean, zure birjintasun galdu gabea autortzen dogu.
Jainkoaren Ama, egizu otoitz gure alde.
Jainkoaren hitza
Ga 4, 4-5
—- Sasoia heldu zanean, bere Semea bialdu eban Jainkoak, emakumeagandik jaioa,
Legepeko egina, Legepean egozanak erostera, guk seme-alaba ordetza artu gengian.
Galderantzuna
V/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
R/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
V/. Eta
geure artean jarri eban bizilekua.
R/. Alleluia,
alleluia.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari, eta Espiritu Santuari.
R/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
Magn. ant. Kristo, munduaren Jaun eta Salbatzaile: zorionekoa, Zu ekarri zinduzan sabela, eta Zu hazi zinduezan bularrak, alleluia.
Lk
1, 46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Kristo, munduaren Jaun eta Salbatzaile: zorionekoa, Zu ekarri zinduzan sabela, eta Zu hazi zinduezan bularrak, alleluia.
Eskariak
Bedeinkatu
daigun Kristo, Birjinak sortu eta argitara ekarri eban Emmanuel, hau da,
Jainkoa gurekin, eta esan deiogun:
Mari Birjinaren
Seme, entzun gaizuz
—Mariari
ama izatearen poza emon zeutsan; * emoiezu guraso guztiei beren umeekaitik
poztutzeko bidea.
—Errege
baketsu, Zure erreinua zuzentasuna eta bakea dan ezkero, * eroan gaizuz bakezko
bideetatik.
—Gizadia,
Jainkoaren herri Santu egitera etorri zinan; * adiskidetu eizuz herri
guztiak, eta bat egin.
—Zure
jaiotzaz, familiaren lokarriak sendotu dozuz; * sendotu eizu familietako
batasuna.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
—- Jainko
Jauna, Maria Birjina ama eginez, betiko salbazinoa emon deutsazu gizakiari; iguzu,
biziaren iturria dan Jesu Kristo zure Semea ekarri deuskuna, laguntzaile sumau
daigula zure aurrean. Zurekin eta Espiritu Santuarekin
batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.