Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
GORATZARREA
GAUR IKUSIKO DUZUE
— Gaur ikusiko duzue Haren dirdaia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur
jaio da gure Salbatzailea,
Kristo Jauna.
— Jaunak
dio: Zu zera nire Seme,
— egun
zaitut Nik Zu erne,
— jaiotegunetik
zera Errege.
— Gaur ikusiko duzue argia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur
jaio da gure Salbatzailea,
—
Kristo Jauna.
— Argitik
argi, gizartean gizon,
haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
— «Bake-Seme»
du izena.
— Bakea lurrean gizonei,
— aintza
Jainkoari.
Gaur
jaio da gure Salbatzailea,
—
Kristo Jauna.
— Urak
itsasoa betetzen duen bezala,
— bakeak
hala hartuko du lurra.
— Hau
da Jaunak egin-eguna.
— Berri on bat hotsegiten dizuegu:
— hona
hemen zuen Jaungoikoa.
— Gaur
jaio da gure Salbatzailea,
—
Kristo Jauna.
— Argitik
argi, gizartean gizon,
— haur
bat jaio zaigu, Seme
bat eman:
«Bake-Seme»
du izena.
SALTERIOA
1 Ant. Handiki
Zu jaiotegunetik Santu-dirdaian, ihintza lez sortuazo zaitut artizarraren
aurrean.
Sal 109
Hona, Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jartzen deutsudazan bitartean».
Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregatik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Handiki
Zu jaiotegunetik Santu-dirdaian, ihintza lez sortuazo zaitut artizarraren
aurrean.
2 Ant. Jaunagan
dago errukia, Harengan askatasun ugaria.
129 Salmoa
Barru-barrutik dagizut oiu Zuri,
Jauna,
entzun, Jauna, nire berbaroa.
Begoz erne zure belarriak,
nire oihu eskarira.
Gure erruak
gogoan badaukazuz, Jauna,
nor dagoke zutunik, Jauna?
Baina parkamena Zeugan daukazu,
Zu begirunez zerbidu zaiguzan.
Jaunagan itxaroten nago,
nere barrua
Haren hitzaren zain dago.
Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
nire gogoa Jaunaren zainago.
Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
halantxe bego Israel Jaunaren zain.
Jaunagan dago-ta errukia,
Harengan askatasun ugaria;
Berak itziko dau Israel askaturik
egin dauzan hoben guztietatik.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunagan
dago errukia, Harengan askatasun ugaria.
3 Ant. Hasieran,
mendeak baino lehen, Jainko zen Hitza, eta gaur Hitz hau munduaren Salbatzaile
jaio da.
Kantika: Kol 1, 12-20
Eskerrak emoten deutsaguz
Aita Jainkoari,
argian, santuen oinorde-lagun
egin gaituanari.
Ilunpearen menpetik atara gaitu-ta,
eta bere Seme maitearen
erreinura aldatu.
Honexengan dogu erospena,
Honexengan pekatuen parkamena.
Hau, Jainko ikusi-ezinaren irudi
da,
sorkari guztietan lehen-semea.
Beronen bidez dira-ta eginak
gauza guztiak,
zeru-lurretakoak, agiri diranak
eta ez diranak:
Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
gauza guztiak Beraren bidez
eta Berarentzat dira eginak.
Diran guztiak baino lehenago da
Bera,
eta guztiek diraute Berarengan.
Gorputzaren buru ere Bera da,
Eleizaren buru, alegia.
Bera da hasiera,
hilen arteko lehen-semea,
diran guztietan
Bera izan dadin lehenengoa.
Jainkoaren gogoko izan da-ta
betearen betea Harengan egotea,
eta Haren bidez, gauza guztiak
Berekin adiskidetzea;
Haren kurutzeko odolaz
bakeak eginik,
zeru-lurretan diran guztiekin.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hasieran,
mendeak baino lehen, Jainko zen Hitza, eta gaur Hitz hau munduaren Salbatzaile
jaio da.
Jainkoaren hitza
Erm 8, 3-4
Legeak
giza-makaltasunekaitik ezein eikeana, Jainkoak egin dau: bere Semea bialdu dau
gure giza-izate bardinean, pekatuzkoan, pekatuagaitik opari eginik; eta Harek,
bere izate hilkorrean, hondatu egin dau pekatua; holan Legeak nahi leukean ona
bete daiteke gugan, haragiaren arabera ez gabiz-eta, Espirituarenera baizik.
Galderantzuna
V/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
R/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
V/. Eta
geure artean jarri eban bizilekua.
R/. Alleluia,
alleluia.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari, eta Espiritu Santuari.
R/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
Magn. ant. Zeugan
bete da, Maria Birjina, Profetek aurretik Kristoz esandako guztia: birjina
izanik, erne zenduan Jainkoaren Semea, eta birjina iraunik ume egin.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeugan
bete da, Maria Birjina, Profetek aurretik Kristoz esandako guztia: birjina
izanik, erne zenduan Jainkoaren Semea, eta birjina iraunik ume egin.
Eskariak
Senide maiteok: eska dezaiogun Jainko Aitari, bere maitasun
aundiagatik Semea bidali zigunari, eta esan:
—Maitasunaren
Jainko, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, ilunpetan dabizanak erruki dozuzana: * hartu eizuz guztien salbazinorako egiten deutsuguzan
otoitzak.
—Gogoan izan,
Jauna, lurbira osoan zabaldurik dagoan zure Eleiza; * onetsi zure herri sinisduna eta emoiozu bakea.
—Gizaki guztien
Aita, eroan herrialde guztiak Jesu Kristo ezagutzera, * eta emon herrien zuzendariei zure
Espirituaren argia.
—Zoriontsu
esaten deutsezu, bakean hilten diranei; * egizu,
betiko argiak argi egin deiela Kristogan hil diranei.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
ahalguztiduna, gizon egin dan zure Hitzaren argi barriak beteten gaitu; iguzu,
gure bihotzetan argi egiten dauan fede honek, gure egintzetan ere distiratu daiala.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi
eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.