Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Zatoz
ta izan gure sutargi,
——ikus dezaten gure begiok
——zure aintzaren ederra.
—Azkartu zure indarra eta
——iguzu salbazioa.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.
—Zatoz ta izan
bizitzaren gar,
——igor zaiguzu zure Arnasa
——eraberritu gaitezen.
—Behar ordutan gure adore,
——gure pausoen gidari.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.
—Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
——argi gaitzazu Zuri darizun
——jakinduriaren argiz.
—Erne bekigu salbazioa,
——nola menditan goiz-alba.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.
1 Ant. Ezin zaree izan Jainkoaren eta diruaren
morroi.
48 Salmoa
Entzun hau, herri guztiok,
hartu belarriz lurrean bizi zareenok:
apal nahiz handiki,
aberats nahiz behartsu.
Nire ahoak zuhurki dau
berba egingo,
nire bihotzak
zentzunez gogoetan jardungo.
Belarria zuhur-berbetara dot hurreratuko,
nire asmakizuna
lira-soinuz azalduko.
Zeren bildur naiteke egun
baltzean,
arerioen txarkeriak
inguratzen nauanean?
Euren ondasunetan dabe
itxaropidea,
euren aberastasun handiz
harrotzen dira.
Bere burua askatu daikenik
inor ez dago-ta,
Jainkoari bere askatasun-ordaina
ezin deutso emon.
Garestiegia da
haren askatasun-ordaina,
behinere ez da nahikoa izango,
heriotza ikusi ez daian,
bizi izan dadin betiko.
Ikusiko dau zuhurra
hilten,
zentzunduna ta zoroa
bardin dirala galtzen,
ondasunak
besteei deutsezala izten.
Hilobiak dabez euren etxe
betiko,
hareetan euren egoitza
menderen mende,
lurrei euren izena
emon badeutsee be.
Gizakiak ezin dau-ta iraun
aberatsean,
hilkorra da abereen antzean.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ezin
zaree izan Jainkoaren eta diruaren morroi.
2 Ant. Pilatu
eizuez zeruan zuen ondasunak —dino Jaunak—.
48 Salmoa
Bide hauxe daroe euren
buruagan
uste zoroa dabenek,
azken hauxe dabe euren hitzean
atsegin dabenek,
Ardiak lez doaz Lezara,
Heriotza dabe artzain, eta hareen nagusi,
zintzoak dira;
goizean hareen errainua
amatatua izango da;
Leza izango dabe euren etxe.
Nire bizia, ordea, Lezaren
menpetik
Jainkoak dau askatuko,
Berak nauka-ta hartzeko.
Ez estutu nonor
aberastearekin,
haren etxeko ondasunak
gora joatearekin:
Hil daitenean
ezer ez dau-ta eroango berekin,
ondasunak ez dira jatsiko harekin.
Bizi zala, harro ebilen,
hau esanez bere kolkorako:
«Ederto zaindu jok bere burua,
jeutsoek esango»;
baina gurasoen lagundira da batuko,
ez dau behin ere argirik ikusiko.
Zentzunik barik,
aberats bizi dan gizakia,
hilten diran abereen antzeko da.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pilatu
eizuez zeruan zuen ondasunak —dino Jaunak—.
3 Ant. Ospea
ta aintza hartzeko bada nor, hila izan dan Bildotsa.
Kantika
Aintza, ospea ta
agintaritza
hartzeko bazara nor,
Jauna, gure Jainkoa;
Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
zure gura-izatez dira eginak.
Liburua hartzeko eta
siluak urratzeko
bazera nor,
hila izan zara-ta,
eta zure odolaz erosi dituzu
Jainkoarentzat gizakiak,
leinu eta hizkuntza,
herri eta enda guztietakoak;
eta abade-erreinu egin
dituzu
gure Jainkoarentzat,
eta errege izango dira lurrean.
Indarra ta aberastasuna,
jakituria ta ahalmena,
ospea, aintza ta gorespena
hartzeko bada nor
hila izan dan Bildotsa.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ospea
ta aintza hartzeko bada nor, hila izan dan Bildotsa.
Jainkoaren hitza
Ik. 1 Kor 1, 7b-9
Jesu Kristo gure Jaunaren agerraldiaren
zain gagoz. Berak indartuko gaitu azkenera arte, inork gure aurka zer-esanik
izan ez daian Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera-egunean. Zintzoa da, bere Seme
Jesu Kristo gure Jaunaren alkartera deitu gaituan Jaungoikoa.
Galderantzuna
V/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
V/. Salba
gaitezan zure begia lehun agertu eizu.
R/. Erdu
eta salbau gaizuz.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
Magn. ant. Abots batek oihuka dihardu
basamortuan: Urratu eizue bidea Jaunarentzat, zuzendu gure Jainkoaren bide-zidorrak.
Lk 1, 46-55
Handiesten
dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere
besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Abots batek oihuka dihardu basamortuan: Urratu
eizue bidea Jaunarentzat, zuzendu gure Jainkoaren bide-zidorrak.
Eskariak
Senide maiteok, egin deiogun
otoitz, azken-egunetan ospetsu agertuko dan Jesu Kristo gure erosleari, eta
alaitasunean esan deiogun:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Jesus
Jauna, gizon egin zinanean, Legearen buztarpetik atara ginduzuzan: * bete
gaizuz zure bihotz onaren emaitzez.
—Jauna, geugandik
hartu zenduan zure jainkotasunari egoki jakona: * Zeugandik emoiguzu orain, giza-izateari
hain beharrezko jakon jainkozko izatea.
—Zure
etorreraren irrikaz gagozanok asetu gaizuz, * eta berotu zure maitasunean.
—Poztu
gaitezala Zugaz betiko zorionean, * sinismenean Zu zintzo zerbitu ondoren.
—Hildako
guztien arimei * isuri eiezu zure bihotz onaren ihintza.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zure
salbamenaren barri ona lurraren azken-mugetaraino iragarri dozu; iguzu, arren, zure
Semearen jaiotza ospetsua pozez beterik itxaron daigula. Zurekin eta Espiritu
Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.