2026/08/27

Abenduaren 19an

Bezperak

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia..

 

GORATZARREA


Zatoz, Kristo

19 – O radix Jesse  

—Erri guztien Biltzailea,  
——Jese-leinuko semea:
——Zatoz, Kristo, zatoz!
—Erregez denek etsitzean,
——zure Zai daude otoitzean.
—Ager, oi Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.

 

Salterioa:  
3. asteko egunekoa
(Astelehena, Martitzena, Eguaztena, Eguena, Barikua),


Jainkoaren hitza

1 Ts 5, 23-24

     Zerutik itxaroten dogu Salbatzailea, Jesu Kristo gure Jauna. Berak aldatuko dau gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren antzeko eginez, gauza guztiak menperatzeko dauan indarrez. 


Galderantzuna 

V/. Erakutsi eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
R/. Erakutsi eiguzu, Jauna, * zure onginahia. 

V/. Emoiguzu zure salbazinoa.
R/. zure onginahia. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Erakutsi eiguzu, Jauna, * zure onginahia.
 

Magn. ant.  Oi Jeseren zuhaitz-ondoko kimu barri, herri guztien ikurrintzat jarria! Zure aurrean isilik dagoz erregeak, laguntza-eske atzerriak: Erdu!, eta salbau gaizuz, ez luzatu. 

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.


Ant.  Oi Jeseren zuhaitz-ondoko kimu barri, herri guztien ikurrintzat jarria! Zure aurrean isilik dagoz erregeak, laguntza-eske atzerriak: Erdu!, eta salbau gaizuz, ez luzatu.

 

Eskariak

      Senide maiteok, eskatu deiogun bizien eta hilen epaile dan Jesu Kristo gure Jaunari, esanez:

Zatoz, Jesus Jauna.

      —Egizu, Jauna, zeruek iragarten daben zure zuzentasuna, munduak ere ezagutu daiala, * zure aintza gure lur honetan egon dadin.

      —Gizon eginik, gure makaltasuna hartu nahi izan dozun Horrek: * hartu eizuz gizaki guztiak zure jainkotasunaren babesean.

      —Erdu!, eta argitu gaizuz zure jakituriaren distiraz, * ezjakinaren ilunpetan gagozanok.

      —Apaltasunaren bidez, gure txarkeria kendu dozun Horrek: * zure aintzaren bidez, emoiguzu zorionaren saria.

      —Epaitzera agerian etorriko zaran Jauna, * eroan eizuz zeruko erreinura hildako gure senideak.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza
 

      Jainko Jauna, Mari Birjina ama eginez, erakutsi deutsazu munduari zure aintzaren distira; iguzu, Kristo gizon eginaren misterioa fede garbiz sinistu daigula eta bihotz apalez goretsi. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
        Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.