2026/08/26

3. Astelehena

Bezperak

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.

 

GORATZARREA

             ZATOZ, JAUNA!

Zatoz, Jauna! / Gaur zai duzu mundua,
—zorigaitzez / hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! / Zabal, otoi, zerua:
—Etor bedi / Zure erreinua.

Zatoz, Jauna! / Nausi bait da dirua:
—jendea maiz / dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, / behartsuen oihua:
—Etor bedi / Zure erreinua.

Zatoz, Jauna! / Hor gabiltza gauez gau:
—piztu gugan / fedearen sua.
Zatoz, Jauna! / Argi ezazu mundu hau:
—Etor bedi / Zure erreinua.

Zatoz, Jauna! / Maitasunez gu bete:
—jendeek elkar / ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! / Zuk bat egin mundua:
—Etor bedi / Zure erreinua.

Zatoz, Jauna! / Lokarriak Zuk hautsi.
—Munduz mundu / bihotzetan mintza.
Zatoz, Jauna! / Ager zaitez, ta jaitsi.
—Etor bedi / Zure erreinua.


Salmoak

 1 Ant. Gure begiak beti dagoz Jaunagana, gutaz errukitu dadin arte.

122 Sal

Zugana jasoten ditut begiok,
      Zugana,
      zeruetan zaran Horrengana.º

Begira dagoz-eta morroien begiak
      nagusien eskuei,
      neskamearen begiak
      etxeko-andrearen eskuei:
      horrela gure begiak Jaunagana,
      gure Jainkoagana, dagoz,
      gutaz errukitu dadin arte.

Errukitu zaitez, Jauna,
      gutaz errukitu zaitez,
      esker txarrez ase-beteak
      gagoz-eta.

Asetu be aseturik dago, bai,
      gure barrua,
      ustetsuen barrez,
      harroen esker txarrez.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Gure begiak beti dagoz Jaunagana, gutaz errukitu dadin arte.
 

2 Ant.  Gure laguntza, Jaunaren izena, zeru-lurrak egin dituanarena.

123  Salmoa

Jauna gure alde egon ez balitz,
      —esan bei orain Israelek—,
      Jauna gure alde egon ez balitz
      gizakiek gure aurka erasotean,
      bizirik iruntsiko ginduezan orduan,
      hareen sumina gugana goritzean;

ura pulunpa izango genuen gainean,
      errekek gure gainetik igongo eben;
      ur bulartuak igaroko ziran,
      gure gainean.

Bedeinkatua, Jauna,
      ez gaitu-ta emon
      hareen hortzetara ehizeen eran!
      Gure bizia hegaztia lez da ihesi,
      ehiztarien saretik:
      sarea zeharo eten da,
      eta guk onez urten dogu.

Gure laguntza, Jaunaren izena,
      zeru-lurrak egin dituanarena.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Gure laguntza, Jaunaren izena, zeru-lurrak egin dituanarena.
 

3 Ant.  Jainkoak aurrez aukeratu ginduzan Jesu Kristoren bidez, bere seme-alaba orde izateko.

 Kantika: Ef 1, 3-10

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
      Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
      Espirituaren era guztietako
      bedeinkapenez,
      zeruan Kristogan
      bedeinkatu gaituana.

Harengan aukeratu ginduzan-eta,
      mundua sortu baino lehen,
      bere aurrean, maitasunez,
      santu eta errugabe izan gaitezan.

Aurrez aukeratu ginduzan
      bere seme-alaba-orde izateko,
      Jesu Kristoren bidez,
      bere nahiaren onberatasunez;
      bere Seme maiteagan
      hain ugari emon deuskun
      graziaren aintzak
      Bera gorespenez bete daian.

Seme honengan,
      bere odolaz dogu erospena,
      eta pekatuen parkamena;
      halakoa izan da
      Haren grazia-aberastasuna.
      Oparo isuri deusku-ta bere grazia
      ezaguera osoz eta jakituriaz:

bere nahiaren misterioa
      ezagutuazo deusku,
      bere onginahiez erabagita eukana,
      garaia etortean beteko ebana.
      Zeruko eta lurreko gauza guztiak
      Kristogan batuko dituala,
      Berau buru dala.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant.  Jainkoak aurrez aukeratu ginduzan Jesu Kristoren bidez, bere seme-alaba orde izateko.

Jainkoaren hitza

Flp 3, 20b-21

         Zerutik itxaroten dogu Salbatzailea, Jesu Kristo gure Jauna. Berak aldatuko dau gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren antzeko eginez, gauza guztiak menperatzeko dauan indarrez.
 

Galderantzuna 

V/.    Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/.    Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.

V/.    Salbau gaitezan zure begia leun agertu eizu.
R/.    Erdu eta salbau gaizuz.

V/.    Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.    Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.


Magn. ant.  Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek, ikusi dau-ta Jainkoak mirabe honen ezereztasuna.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek, ikusi dau-ta Jainkoak mirabe honen ezereztasuna.


Eskariak

         Etorri eta salbauko gaituan Jaunari egin deiogun dei, esanez:

Erdu, Jauna, eta salbau gaizuz.

         —Jesu Kristo gure Jauna, Aitaren Gantzutua eta guztion eroslea: * zatoz lehenbaitlehen eta salbau gaizuz.

         —Mundu honetara etorri zaran Horrek, * atara gaizuz munduko hobenetatik.

         —Aitagandik etorri zaran Horrek, * erakutsi eiguzu Aitagana daroan salbazino-bidea.

         —Espiritu Santuaren egitez gizon egin zaran Horrek: * Espiritu Santuagan barritu eizuz gure bihotzak zure Hitzaren bidez.

         —Maria Birjinaren sabelean gizon egin zinan Horrek: * zaindu gaizuz husteltzetik.

         —Gogoratu zaitez, Jauna, gizaki guztiez, * Zeugan dogu-ta, munduaren hasieratik, gure uste ona.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

         Entzun Jauna, bihotz onez gure otoitzak, eta gugana datorren zure Semearen graziaz, argitu gure arimako ilunpeak. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.