2026/08/27

Abenduaren 23an

Bezperak

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.
 

GORATZARREA

Zatoz, Kristo

23 – O Emmanuel  

—Gurekin egon Emmanuel, 
——zerura gaiten denok hel:
——Zatoz, Kristo, zatoz!
—Erri guztien itxaropen,
——Zu denen buru, Zu salbamen.
—Ager, oi Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.
 

Salterioa:  
3. asteko egunekoa
(Astelehena, Martitzena, Eguaztena, Eguena, Barikua).


Jainkoaren hitza

2 Pe 3, 8b-9

      Jaunarentzat mila urte lez da egun bat, eta egun bat lez, mila urte. Jauna ez da berandukorra agintzaria beteten, batzuk halan uste badabe ere; alderantziz, eroapena dau zuekin; inor galtzerik ez dau-eta nahi, guztiok bihotz-barritu zaitezela baino. 

Galderantzuna 

V/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.

V/. Salba gaitezan zure begia lehun agertu eizu.
R/. Erdu eta salbau gaizuz.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.

 

Magn. ant.  Oi Emmanuel, gure Errege eta legegile, atzerrien itxaropide, herrien Salbatzaile! Erdu!, eta salbau gaitzuz, Jauna, gure Jainkoa. 

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.   Oi Emmanuel, gure Errege eta legegile, atzerrien itxaropide, herrien Salbatzaile! Erdu!, eta salbau gaitzuz, Jauna, gure Jainkoa.

 

Eskariak

      Igon bei gure otoitz beroak, behartsuei barri ona zabaltzera datorren gure Erosleagana, esanez:

Zatoz, Jesus Jauna.

      —Agertu zakiez, ezagutzen ez zaituen guztiei, * Zugandiko salbazinoa ikusi daien.

      —Lurraren azkeneraino aldarrikatua izan bedi zure izena, * gizaki guztiek zure bideak aurkitu daiezan.

      —Lehenengo aldian, mundua ber-erostera etorri zinan; * bigarren aldian zaiatorkezanean, ez galdu, Zugan sinisten dabenak.

      —Salbatutakoei askatasuna emon deutsezun Jauna: * zaindu eizu Jainko seme-alaben askatasun hori.

      —Gizon eginik etorri zinan, eta barriro, epaile etorriko zaran Jauna: * hildako guztiek jadetsi daiela orduan, betiko saria.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza
 

      Jainko ahalguztidun betikoa, zure Seme gizon eginaren jaiotza-eguna hurreratzean, Zuri otoitzez dihardugu: Maria Birjinaren sabelean gizon eta gure artean bizi izan nahi izan eban zure Hitza errukitu dakigula guri, zure zerbitzari ezerozoi. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
        Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.