Goratzarreak II

    

        GAUR IKUSIKO DUZUE

—  Gaur ikusiko duzue Haren dirdaia,
      hona hemen zuen Jaungoikoa.
—  Gaur jaio da gure Salbatzailea,
            Kristo Jauna.
—  Jaunak dio: Zu zera nire Seme,
—  egun zaitut Nik Zu erne,
—  jaiotegunetik zera Errege.

—  Gaur ikusiko duzue argia,
      hona hemen zuen Jaungoikoa.

—  Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—        Kristo Jauna.
—  Argitik argi, gizartean gizon,
      haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
—  «Bake-Seme» du izena.

—  Bakea lurrean gizonei,
—  aintza Jainkoari.
      Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—        Kristo Jauna.
—  Urak itsasoa betetzen duen bezala,
—  bakeak hala hartuko du lurra.
—  Hau da Jaunak egin-eguna.

—  Berri on bat hotsegiten dizuegu:
—  hona hemen zuen Jaungoikoa.
—  Gaur jaio da gure Salbatzailea,
—        Kristo Jauna.
—  Argitik argi, gizartean gizon,
—  haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
      «Bake-Seme» du izena.

 

         ASPALDIAN

—Aspaldian, urrunean,
—sortu zen Jainko-Semea,
—gaur sortzen da gure artean:
—zabalik euki etxea,
—zabalik bihotz-barnea.

—–Gaur sortzen da gure artean:
—–zabalik euki etxea,
—–zabalik bihotz-barnea.

—Ilunpetan, giltzapetan
—hor zaudetenak, gaur jaiki!
—Horra, Jauna bizi hontan:
—egin da gizon osoki;
—munduak hori baleki!

—Jainko-seme gera denak,
—Jainkoa gizon hor bait da.
—Hartu ditu gure minak:
—bihotzez Hari josita,
—Jainko gaitezen gu gerta.

—Bihotzetan dugu orai
—Eguberriko izarra.
—Egin gaitu Kristok anai:
—Hura dugu Jaun bakarra,
—Hura barneko indarra. 

    

AGERKUNDE OSTEKOA

GOIZ-ARGIA 

Goiz-argia,
hilik zeudenen / eguzkia:
itsuengana / etorria,
goza dezaten / argi berri /
–pizgarria.
Zatoz, / Jesus Jauna,
diren guztien / argia.

Heldu da; hona
Jaunaren eguna.
Ongi etorri,
Jaunak igorri
Salbatzailleari!

Jainko-Bildots,
berriz herrira / gidaria;
odola duzu, / isuria,
ardi galduei / emateko /
–Zuk bizia.
Zatoz, / Jesus Jauna,
ur bizi duen / artzaina.

Jesu Kristo,
Aitak Zuregan / du gozoa;
uretan sartuz / eta hilez,
eman diozu / gizonari /
–Bataioa.
Zatoz, / Jesus Jauna,
erreinurako / bidea.

Harkaitz berri,
ibai bizien, / iturria:
or zaude bihotz-/ irekia,
ase dadien / fededunen /
–egarria.
Zatoz, / Jesus Jauna,
sekulako ur / bizia.

Suzko laino,
gauez argitzen / gaituzuna:
Kalbarioko / minen barna,
agertu duzu / gu nolaz joan /
–zeruraino.
Zatoz, / Jesus Jauna,
Jainko Aitaren / berdina.

Ezkon-berri,
gurutz-eztaien / hain egarri:
ura diguzu / ardo egin,
Jainko-semeen / sinistea /
–piztu dadin.
Zatoz, / Jesus Jauna,
zure lurraren / pizgarri.

Jainko-Seme,
Espirituak / argitua:
Zure mintzoa / da zabaldu,
eta piztu du / munduz-mundu /
goiko sua.
Zatoz, / Jesus Jauna,
goiko aintzaren / betea.