Jainkoaren Ama Maria
I. Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
ASPALDIAN
—Aspaldian,
urrunean,
—sortu
zen Jainko-Semea,
—gaur
sortzen da gure artean:
—zabalik
euki etxea,
—zabalik
bihotz-barnea.
—–Gaur
sortzen da gure artean:
—–zabalik
euki etxea,
—–zabalik
bihotz-barnea.
—Ilunpetan,
giltzapetan
—hor
zaudetenak, gaur jaiki!
—Horra,
Jauna bizi hontan:
—egin
da gizon osoki;
—munduak
hori baleki!
—Jainko-seme
gera denak,
—Jainkoa
gizon hor bait da.
—Hartu
ditu gure minak:
—bihotzez
Hari josita,
—Jainko
gaitezen gu gerta.
—Bihotzetan
dugu orai
—Eguberriko
izarra.
—Egin
gaitu Kristok anai:
—Hura
dugu Jaun bakarra,
—Hura
barneko indarra.
Salmoak
1 Ant. Hau
hartu-emon harrigarria! Gizadiaren egilea, gorputz eta arima hartuz,
Birjinagandik jaio da; eta gizonik barik gizon egin zanak, bere jainkotasunean
parte emoten deusku guri.
—112 Salmoa
Jaunaren morroiak, goretsi eizue,
Jaunaren
izena goretsi eizue.
Jaunaren izena
bedeinkatua
izan bedi,
orain
eta gizaldiz gizaldi.
Eguzkia sortu-lekutik sartzen danera,
— goretsia
izan bedi Jaunaren izena.
Jauna garai dago herri guztien
aldean,
— Haren
ospea ortziaren gainean.
Nor da Jauna,
— gure
Jainkoa, hainakorik?
— Goian
jesarrita dago;
— eta
begia jaisten dau
— zeru
eta lurreraino.
Jasoten dau dohakabea hautsetatik,
— ataraten
behartsua simaurretatik;
jesarriazo daian nagusiekin,
— bere
herriaren nagusiekin.
Agor zana biziazoten dau etxean,
— seme-alaben
ama eginik pozetan.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
1 Ant. Hau
hartu-emon harrigarria! Gizadiaren egilea, gorputz eta arima hartuz,
Birjinagandik jaio da; eta gizonik barik gizon egin zanak, bere jainkotasunean
parte emoten deusku guri.
2 Ant. Birjinagandik
harrigarriro jaio zinanean, orduan bete ziran Liburu Santuko hitzak: Ihintza
artulera lez jatsi zinan, gizadia salbatzeko. Goresten zaitugu, gure Jainko.
— 147 Salmoa
Jerusalen, ospatu eizu Jauna,
Sion,
goretsi eizu zure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak
indartu
ditu-ta,
— zure
seme-alabak zure barruan
— bedeinkatu
ditu.
Zure mugetan bakea ezarri du-ta,
— gari-maminez
asetu zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere berbea,
— eta
Haren hitza bizkor eta arin doa.
Emoten dau edurra artulea lez,
— zabaltzen
dau antzigarra
—
hautsa
lez.
Ogi-apurraren antzera
— jaurtitzen
dau bere izotza:
— Nork
jasan daike haren hotza?
Bialtzen dau bere hitza,
— eta
harekin urtu egiten dira,
— bere
haizeari eraginez
— urak
isurika doaz.
Iragarri deutso bere hitza Jakobi,
— bere
erabagi eta aginduak Israeli.
Ez deutso egin holakorik beste herriri,
— bere
aginduak
— ez
deutsoz agertu beste inori.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Birjinagandik
harrigarriro jaio zinanean, orduan bete ziran Liburu Santuko hitzak: Ihintza
artulera lez jatsi zinan, gizadia salbatzeko. Goresten zaitugu, gure Jainko.
3 Ant. Moisesek
su-garretan ikusi eban sasi erre-ezinean, zure birjintasun galdu gabea
autortzen dogu. Jainkoaren Ama, egizu otoitz gure alde.
— Kantika: Ef
1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Moisesek
su-garretan ikusi eban sasi erre-ezinean, zure birjintasun galdu gabea
autortzen dogu. Jainkoaren Ama, egizu otoitz gure alde.
Jainkoaren hitza
Ga
4, 4-5
—-Garaia
bete zanean, bere Semea bialdu eban Jainkoak, emakumeagandik jaioa, Legepeko
egina, Legepean egozanak erostera, guk seme-alaba ordetza artu gengian.
Galderantzuna
V/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
R/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.
V/. Eta
geure artean jarri eban bizilekua.
R/. Alleluia,
alleluia.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari, eta Espiritu Santuari.
R/. Hitza
haragi egin zan * Alleluia, alleluia.–
Magn. ant. Jainkoak,
maitasun handiz maite izan gaitualako, bere Semea bialdu deusku gure giza-izate
bardinean, pekatuzkoan: emakumeagandik jaioa, Legepeko egina, alleluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoak,
maitasun handiz maite izan gaitualako, bere Semea bialdu deusku gure giza-izate
bardinean, pekatuzkoan: emakumeagandik jaioa, Legepeko egina, alleluia.
Eskariak
—–Bedeinkatua
Jesus Jauna, gure bakea, banandurik egozan herri biak bat egitera etorri zana.
Bihotzez eskatu deiogun:
Emon, Jauna, gizaki guztiei zeure
bakea
—Jaiotean, zure onginahia eta apaltasuna erakutsi zeutsen gizakiei Jauna:
* egizu, esker onean iraun daigula, egin deuskuzuzan mesede
guztiekaitik.
—Maria, zure ama, graziaz betea izan zenduan: * emon ugari zure grazia
gizaki guztiei.
—Jainkoaren barri ona munduan aldarrikatzera etorri zinan: * ugaritu
eizuz zure hitzaren iragarleak eta entzuleak.
—Maria Birjinagandik jaio eta gure senide egin zinan: * erakutsi eiezu
gizakiei alkarrenganako senide-maitasuna.
—Gainetatik agertzen dan
Goiz-eguzkia lez azaldu zinan mundura: * emoiezu hildakoei, zure
aurpegia aurrez aurre ikustea.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
—-Jainko Jauna, Maria Birjina ama eginez, betiko salbazinoa emon deutsazu gizakiari; iguzu, biziaren iturria dan Jesu Kristo zure Semea ekarri deuskuna, laguntzaile sumau daigula zure aurrean. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.