2026/08/26

3. Martitzena

Bezperak

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 
Alleluia.

 

GORATZARREA

ZATOZKIGU TA
ASKA GAITZAZU

    Zatoz ta izan gure sutargi, 
——ikus dezaten gure begiok
——zure aintzaren ederra.
—Azkartu zure indarra eta
——iguzu salbazioa.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.

—Zatoz ta izan bizitzaren gar,
——igor zaiguzu zure Arnasa
——eraberritu gaitezen.
—Behar ordutan gure adore,
——gure pausoen gidari.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun.

—Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
——argi gaitzazu Zuri darizun
——jakinduriaren argiz.
—Erne bekigu salbazioa,
——nola menditan goiz-alba.
—Zatozkigu ta aska gaitzazu,
——bizi berri bat dezagun. 


Salmoak

1 Ant. Jaunak garaipena emoten deutso bere Gantzutuari.

19 Salmoa

Entzun zaizala Jaunak egun baltzean,
      izan bekizu babes
      Jakoben Jainkoaren izena.
      Bialdu beizu laguntza jauretxetik,
      indartu zaizala Siondik.

Zure opari guztiak gogoratu beiz,
      zure erre-oparia ederretsi bei.
      Emon deizula,
      zure bihotzak opa dauan guztia,
      bete daizala zure asmo guztiak.

Poztu gaitezan zure garaipenean,
      ikurrinak zabaldu daiguzan
      gure Jainkoaren izenean.
      Bai, zure eske guztiak
      bete beiz Jaunak batean!

Oraintxe ikusten dot
      Jaunak bere Gantzutuari
      garaipena emoten deutsola,
      entzun dauala bere zeru santutik,
      bere eskoi garailearen indarrarekin.

Batzuk bizkor gurdiekin,
      beste batzuk zaldiekin,
      gu, barriz,
      gure Jainko Jaunaren izenarekin.
      Hareek okertu eta jausi egin dira,
      guk zutunik diraugu, ostera.

Jauna, emoiozu erregeri garaipena,
      eta entzun gaizuz dei-egunean.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jaunak garaipena emoten deutso bere Gantzutuari.
 

2 Ant.  Zure kemena ospatuko dogu eresi eginez.

 20 Salmoa, 2-8. 14

Jauna, errege zure indarrez pozten da;
      zure garaipenez
      izugarri alaitzen da.
      Bihotzean opa ebana emon deutsazu,
      ezpanen eskaria ez deutsazu ukatu.
      Bedeinkapen guriz
      aurrea hartu deutsazu,
      buruan urre utsezko koroia
      ipini deutsazu.

Bizia eskatu deutsu, eta Zuk emon,
      egun luzez beti eta beti.
      Zure garaipenez badario ospe handi,
      handi eta eder egin dozu
      buruz gaindi.
      Betiko bedeinkapen egin dozu-ta,
      zure aurrean
      pozez alaituazoten dozu.

Erregek Jaunagan dau uste on,
      Goi-goikoaren graziaz
      ez da kolokatuko.
      Jagi zaitez, Jauna, zure indarrez,
      zeure kemena ospatuko dogu

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Zure kemena ospatuko dogu eresi eginez.

 

3 Ant.  Abade-erreinu egin gaituzu, Jauna, gure Jainkoarentzat.

           Kantika: Apk 4, 11; 5, 9-10. 12

Aintza, ospea ta agintaritza
      hartzeko bazara nor,
      Jauna, gure Jainkoa;
      Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
      zure gura-izatez dira eginak.

Liburua hartzeko eta siluak urratzeko
      bazara nor,
      hila izan zara-ta,
      eta zure odolaz erosi dituzu
      Jainkoarentzat gizakiak,
      leinu eta hizkuntza,
      herri eta enda guztietakoak;

eta abade-erreinu egin dituzu
      gure Jainkoarentzat,
      eta errege izango dira lurrean.

Indarra ta aberastasuna,
      jakituria ta ahalmena,
      ospea, aintza ta gorespena
      hartzeko bada nor
      hila izan dan Bildotsa.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Abade-erreinu egin gaituzu, Jauna, gure Jainkoarentzat.


Jainkoaren hitza

Ik 1 Kor 1, 7b-9

      Jesu Kristo gure Jaunaren agerraldiaren zain gagoz. Berak indartuko gaitu azkenera arte, inork gure aurka zer-esanik izan ez daian Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera-egunean. Zintzoa da, bere Seme Jesu Kristo gure Jaunaren alkartera deitu gaituan Jainkoa.

 

Galderantzuna 

V/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.

V/. Salbau gaitezan zure begia leun agertu eizu.
R/. Erdu eta salbau gaizuz.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.


Magn. ant.  Alkarregaz bizi izan baino lehen umedun aurkitu zan Maria, Espiritu Santuaren egitez.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Alkarregaz bizi izan baino lehen umedun aurkitu zan Maria, Espiritu Santuaren egitez.


Eskariak

      Betidaniko Hitzak bere gorputzaren estalkiz erakutsi euskun zerurako bide barria. Eskatu deiogun apaltasunez:

Erdu, Jauna, eta salbau gaizuz.

      —Jainko Jauna, zeugan dogu bizi izatea, ibiltea eta izatea: * erdu eta erakutsi eiguzu zure jatorrikoak garala.

      —Gugandik hain hur zagozan Hori: * agertu zakiez lehenbaitlehen zure bila dabizanei.

      —Behartsuen Aita eta nahigabetuen atsegina, * emon askatasuna nahigabetuei, eta poza atsekabetuei.

      —Heriotza gorrotatzen eta bizia maite dozun Horrek: * atara gaizuz gu eta gure hildakoak betiko heriotzatik.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

      -Jainko Jauna, zure Semearen bitartez izaki barri egin gaituzu; begira, bihotz onez, zure errukiaren egintzari, eta zure Semearen etorreraz, garbitu gaizuz izaki zahar egiten gaituen pekatu-kutsu guztietatik. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.

R/. Eskerrak Jainkoari.