2026/09/03

Urtarrilaren 4

BEZPERAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea 

    ASPALDIAN

—Aspaldian, urrunean,

—sortu zen Jainko-Semea,
—gaur sortzen da gure artean:
—zabalik euki etxea,
—zabalik bihotz-barnea.

—–Gaur sortzen da gure artean:
—–zabalik euki etxea,
—–zabalik bihotz-barnea.

—Ilunpetan, giltzapetan
—hor zaudetenak, gaur jaiki!
—Horra, Jauna bizi hontan:
—egin da gizon osoki;
—munduak hori baleki!

—–Gaur sortzen da gure artean:
—–zabalik euki etxea,
—–zabalik bihotz-barnea.

    Jainko-seme gera denak,
—Jainkoa gizon hor bait da.
—Hartu ditu gure minak:
—bihotzez Hari josita,
—Jainko gaitezen gu gerta.

–    Gaur sortzen da gure artean:
—–zabalik euki etxea,
—–zabalik bihotz-barnea.

—Bihotzetan dugu orai
—Eguberriko izarra.
—Egin gaitu Kristok anai:
—Hura dugu Jaun bakarra,
—Hura barneko indarra. 

 –   Gaur sortzen da gure artean:
—–zabalik euki etxea,
—–zabalik bihotz-barnea.

 

Salmoak II. astekoak:

Astelehena,   Martitzena,  

Eguaztena,   Eguena,  Barikua.

 

Jainkoaren Hitza

Erm 8, 3-4

      Legeak giza-makaltasunagaitik ezin eikeana, Jainkoak egin dau: bere Semea bialdu dau gure giza-izate bardinean, pekatuzkoan, pekatuagaitik opari eginik; eta Harek, bere izate hilkorrean, hondatu egin dau pekatua; holan Legeak nahi izango leuken ona bete daiteke gugan, ez gabilz-eta haragiaren arabera, Espirituarenera baino.

Galderantzuna 

V/. Hitza haragi egin zan. * Alleluia, alleluia.
R/. Hitza haragi egin zan. * Alleluia, alleluia. 

V/. Eta geure artean jarri eban bizilekua.
R/. Alleluia, alleluia. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hitza haragi egin zan. * Alleluia, alleluia.
 

Magn. ant. Ni Jainkoagandik naz eta Harengandik nator. Ni ez naz neurez etorri, neure Aitak bialdu nau.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Ni Jainkoagandik naz eta Harengandik nator. Ni ez naz neurez etorri, neure Aitak bialdu nau.

 

Eskariak

     Kristok, gugana etorrita, bere burua geugaitik emon eban, eta herri bat aukeratu, egite onen jarraitzaile izan eiten. Berari, zaletasun beroz, dei egin deiogun, esanez:

Erruki, Jauna.

      —Zure Eleiza santuaren alde, * bere seme-alaba guztiak, bizitza barrira jaio daitezan.

      —Behartsu, giltzapetu eta iheska dabizanen alde, * Zu, Jainkoaren Seme gizon egina, gure maitasunean aurkitu zaiezan.

      —Gure poza erabatekoa izan dadin, * eta Aitak Zugan egin euskun dohaia aintzat hartu daigun.

      —Hildako zure zerbitzarien alde, zure jaiotzaz argiturik, zure aurpegia ikusi daien, * eta, ondoren, hareentzat gaurik izan ez daiten.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

      Jainko ahalguztiduna, mundua argi barriz argitzen dauan Salbatzaileak argitu daizala gure bihotzak eta barritu beti. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.