Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
ZATOZ, JAUNA!
Zatoz,
Jauna! / Gaur
zai duzu mundua,
—zorigaitzez / hain
da hondatua!
Zatoz, Jauna! / Zabal,
otoi, zerua:
—Etor
bedi / Zure erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Nausi
bait da dirua:
—jendea
maiz / dauka
zapaldua.
Entzun,
Jauna, / behartsuen
oihua:
—Etor
bedi / Zure
erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Hor gabiltza gauez gau:
—piztu
gugan / fedearen sua.
Zatoz, Jauna! / Argi
ezazu mundu hau:
—Etor
bedi / Zure erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Maitasunez
gu bete:
—jendeek
elkar / ezin hartu
dute.
Zatoz,
Jauna! / Zuk
bat egin mundua:
—Etor
bedi / Zure
erreinua.
Zatoz,
Jauna! / Lokarriak Zuk hautsi.
—Munduz
mundu / bihotzetan
mintza.
Zatoz, Jauna! / Ager
zaitez, ta jaitsi.
—Etor
bedi / Zure erreinua.
1 Ant. Atara,
Jauna, nire bizia heriotzatik, nire oinok, jaustetik.
114 Sal
Maite dot Jauna, entzun dau-ta
nire eskariaren oihartzuna.
Bihurtu dau-ta belarria nigana,
dei egin deutsadan egunean.
Heriotza-lokarriek inguratu ninduen,
Lezako hedeak gaineratu jatazan,
nahigabe ta larrialdian jausi nintzan.
Deitu neban Jaunaren izena:
«Atara naizu bizirik, Jauna».
Onbera da Jauna eta zintzoa,
errukitsua gure Jainkoa.
Jaunak gizagaixoak zaintzen ditu,
dohakabe nintzan
eta salbau egin ninduan.
Ene gogoa, bihurtu zaitez atsedenera,
Jaunak onez bete zaitu-ta.
Atara dau-ta nire bizia heriotzatik,
begiok malkotik, oinok jaustetik.
Ibiliko naz Jaunaren aurrean,
bizien lurrean.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Atara, Jauna, nire bizia heriotzatik,
nire oinok, jaustetik.
2 Ant. Jaunagandik
nire laguntza, Harek zeru-lurrak egin ditu-ta.
120 Salmoa
Begiok mendietara jasotzen nik:
laguntza niri nondik?
Jaunagandik nire laguntza,
Harek zeru-lurrak egin ditu-ta.
Ez deutsu oina kolokan itziko,
zure zaintzaileak
ez dau lo-kukurik egingo.
Israel zaintzen dagoana,
ez dau lo-kukuak hartuko, ez loak.
Jauna da zure zaintzaile,
Jauna dozu eskoi-aldetik gerizpe.
Ez zaitu joko egunez eguzkiak,
ez eta gauez ere ilargiak.
Jaunak jagongo zaitu gatx guztitik,
zainduko zure bizia heriotzatik,
Zure sartu-urtenak
Jaunak zainduko ditu,
oraindixik betiko.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunagandik nire
laguntza, Harek zeru-lurrak egin ditu-ta.
3 Ant. Atzerrien
errege, zuzenak eta egiazkoak dira zure bideak!
Kantika: Apk 15, 3-4
Handiak eta harrigarriak dira
Zuk eginak!
Atzerrien errege,
zuzenak eta egiazkoak
zure bideak!
Nor ez da izango zure bildur, Jauna?
Nork ez dau goretsiko zure izena?
Zeu baino ez zara-ta santua!
Atzerriak etorri eta zure aurrean
ahuspeztuko dira,
zure erabagiak zuzenak
agertu dira-ta.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Atzerrien
errege, zuzenak eta egiazkoak dira zure bideak!
Jainkoaren hitza
2 Pe 3, 8b-9
Jaunarentzat mila urte lez da egun bat,
eta egun bat lez, mila urte. Jauna ez da berandukorra agintzaria beteten, batzuk
halan uste badabe ere; alderantziz baino: eroapena dau zuekin; inor galtzerik
ez dau nahi-eta, guztiok bihotz-barritu zaitezela baino.
Galderantzuna
V/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
V/. Salba
gaitezan zure begia lehun agertu eizu.
R/. Erdu
eta salbau gaizuz.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
Magn. ant. Aterako
dituzue urak pozetan, Salbatzailearen iturrietan.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Aterako
dituzue urak pozetan, Salbatzailearen iturrietan.
Eskariak
Igon
bei gure otoitz beroak, behartsuei barri ona zabaltzera datorren gure Erosleagana,
esanez:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Agertu
zakiez, ezagutzen ez zaituen guztiei, * Zugandiko salbazinoa ikusi daien.
—Lurraren
azkeneraino aldarrikatua izan bedi zure izena, * gizaki guztiek zure bideak
aurkitu daiezan.
—Lehenengo
aldian, mundua ber-erostera etorri zinan; * bigarren aldian zaiatorkezanean, ez
galdu, Zugan sinisten dabenak.
—Salbatutakoei
askatasuna emon deutsezun Jauna: * zaindu eizu Jainko seme-alaben askatasun hori.
—Gizon
eginik etorri zinan, eta barriro, epaile etorriko zaran Jauna: * hildako
guztiek jadetsi daiela orduan, betiko saria.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
ahalguztiduna, egizu zure herriak erne itxaron daiala zure Semearen etorrerea; gure
Salbatzaileak irakatsiari jarraituz, argia bizturik urten daian Haren bidera. Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.