2026/08/27

Abenduaren 21ean

Bezperak

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
Alleluia.
 

GORATZARREA

Zatoz, Kristo

21 – O Oriens  

—Goiko indarren Eguzkia, 
——ospe, goizeko argia:
——Zatoz, Kristo, zatoz!
—Heriotzeko ilunpetan
——dauden jendeei argi eman.
—Ager, oi Jauna, gure artean,
——zure besoak aska gaitzan.

 

Salterioa:  
3. asteko egunekoa
(Astelehena, Martitzena, Eguaztena, Eguena, Barikua),


Jainkoaren hitza

1 Kor 4, 5

      Ez daizuela ordua baino lehen epaitu; itxaron Jauna etorri arte. Berak argituko dau ilunpean dagoana, eta agertuko ditu bihotzetako asmoak; eta orduan jasoko dau bakotxak Jainkoagandik bere saria.



Galderantzuna 

V/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.

V/. Salba gaitezan zure begia lehun agertu eizu.
R/. Erdu eta salbau gaizuz.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.

 

Magn. ant.  Oi Goiz-eguzki, betiko argiaren distira, zintzoen eguzkia! Erdu!, eta argitu eizuz ilunpetan eta heriotza-gerizpean bizi diranak. 

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.


Ant.  Oi Goiz-eguzki, betiko argiaren distira, zintzoen eguzkia! Erdu!, eta argitu eizuz ilunpetan eta heriotza-gerizpean bizi diranak.

 

Eskariak

      Senide maiteok, egin deiogun otoitz, pekatuaren ilunpetatik atara gaituan Jesu Kristori, uste onarekin dei eginez:

Zatoz, Jesus Jauna.

      —Batu eizuz, Jauna, lur guztietako herriak, * eta egizu hareekin betiko alkartea.

      —Munduko pekatua kentzera etorri zinan Jainkoaren Bildots Horrek: * kendu gugandik, txarkeriaren ondoren guztiak.

      —Galdu ziranak ber-erostera etorri zinan Horrek: * barriro zatorkiezanean, ez zigortu ber-erosiak.

      —Orain gure sinismenez lortu nahi dogun betiko poza, * etorri zaitezanean, izan daigula.

      —Biziak eta hilak epaitzera etorriko zaran Horrek: * hartu eizuz gure hildako guztiak, zoriontsuen artean.

 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza
 

      Bihotz onez entzun, Jauna, zure herriaren otoitzak; zure Semea gizon eginik etorteaz poztutzen diranak, Ha aintzaz etorri daitenean, betirauneko bizitza jadetsi daien. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
        Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.