Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Zatoz ta
izan gure sutargi,
——ikus
dezaten gure begiok
——zure
aintzaren ederra.
—Azkartu
zure indarra eta
——iguzu
salbazioa.
—Zatozkigu
ta aska gaitzazu,
——bizi
berri bat dezagun.
—Zatoz ta izan
bizitzaren gar,
——igor
zaiguzu zure Arnasa
——eraberritu
gaitezen.
—Behar
ordutan gure adore,
——gure
pausoen gidari.
—Zatozkigu
ta aska gaitzazu,
——bizi
berri bat dezagun.
—Zatoz ta izan
«gurekin Jainko»,
——argi
gaitzazu Zuri darizun
——jakinduriaren
argiz.
—Erne
bekigu salbazioa,
——nola
menditan goiz-alba.
—Zatozkigu
ta aska gaitzazu,
——bizi
berri bat dezagun.
SALMOAK
1
Ant. Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu? †
26 Salmoa, 1-6
Jauna dot argi eta salbamen,
nork ni bildurtu?
† Jauna
biziaren babes,
nork ni izutu?
Nire haragia jateko
gaiztoek deustenean aurre egiten,
nire etsai ta arerioak
labandu eta jausi egiten dira.
Ez deust egingo bihotzak ikara,
nire aurka gudu-txabolak
jarririk ere;
lasai egongo naz ni,
nire aurka gudua sortuko balitz be.
Gauza bat deutsat eskatzen Jaunari,
horren bila nabil ni:
bizi izan naitela Jaunaren etxean
nire
bizitzako egun guztietan;
Jaunaren samurtasuna
gozau daidan,
Haren jauretxea
begiz ikusi daidan.
Egun baltzean bere txabolan
gordeko nau-ta,
bere txabolearen gordeenean
ezkutatuko,
harkatxera nau jasoko.
Horregaitik dot burua jasoten,
inguruko arerioen gainetik jarten.
Poz-opariak deutsadaz
bere txabolan eskeiniko,
eresi ta goratzarreak
Jaunari abestuko.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna
dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?
2 Ant. Zure
aurpegi-bila naiabiltzu, Jauna; ez niri ezkutatu aurpegi hori.
26 Salmoa, 7-14
Jauna, entzun eizu
nire deadar-hotsa,
erruki zakidaz eta aditu naizu.
Zuk esana bihotzean dot entzuten:
«Bilatu eizue nire aurpegia».
Zure aurpegi-bila naiabiltzu, Jauna.
Ez niri ezkutatu aurpegi hori,
zure morroi hau hasarrez
ez bazterrean laga.
Laguntza zaitut, ez naizula zapuztu,
Jainko, nire salbazino,
ez naizu eskutik laga.
Aita-amek zapuztuko banindue,
Jaunak beretzat hartuko ninduke.
Erakutsi eidazu, Jauna, zure bidea,
eroan naizu bide lautik,
ditudan arerioekaitik.
Ni nire arerioen aukeran ez laga,
testigu guzurtiak jagi dira-eta
nire aurka,
indarkeria dariela.
Jaunaren ontasuna ikusi ustean
nago bizien lurrean.
Itxaron Jaunagan eta izan kemen,
bizkortu bekizue bihotza
eta itxaron Jaunagan.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure
aurpegi-bila naiabiltzu, Jauna; ez niri ezkutatu aurpegi hori.
3
Ant. Sorkari
guztietan lehen-seme da, diran guztietan lehenengoa.
Kantika: Kol 1, 12-20
Eskerrak emoten deutsaguz
Aita Jainkoari,
argian, santuen oinorde-lagun
egin gaituanari.
Ilunpearen menpetik atara gaitu-ta,
eta bere Seme maitearen
erreinura aldatu.
Honexengan dogu erospena,
Honexengan pekatuen parkamena.
Hau, Jainko ikusi-ezinaren irudi
da,
sorkari guztietan lehen-semea.
Beronen bidez dira-ta eginak
gauza guztiak,
zeru-lurretakoak, agiri diranak
eta ez diranak:
Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
gauza guztiak Beraren bidez
eta Berarentzat dira eginak.
Diran guztiak baino lehenago da
Bera,
eta guztiek diraute Berarengan.
Gorputzaren buru ere Bera da,
Eleizearen buru, alegia.
Bera da hasiera,
hilen arteko lehen-semea,
diran guztietan
Bera izan dadin lehenengoa.
Jainkoaren gogoko izan da-ta
betearen betea Harengan egotea,
eta Haren bidez, gauza guztiak
Berekin adiskidetzea;
Haren kurutzeko odolaz
bakeak eginik,
zeru-lurretan diran guztiekin.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sorkari
guztietan lehen-seme da, diran guztietan lehenengoa.
Jainkoaren hitza
1 Kor 4-5
Ez
daizuela ordua baino lehen epaitu; itxaron Jauna etorri arte. Berak argituko
dau ilunpean dagoana, eta agertuko ditu bihotzetako asmoak; eta orduan jasoko
dau bakotxak Jainkoagandik bere saria.
Galderantzuna
V/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
V/. Salbau gaitezan zure begia leun agertu eizu.
R/. Erdu
eta salbau gaizuz.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure
indarrari eragiozu, gudari taldeen Jainko, * erdu eta salbau gaizuz.
Magn. ant. Siondik
urtengo dau legeak, eta Jerusalemdik Jaunaren hitzak.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Siondik
urtengo dau legeak, eta Jerusalemdik Jaunaren hitzak.
Eskariak
Betiko bakea guri emoteko, bere Semea bialdu euskun Jainko Aitari eskatu
deiogun, arren eta arren:
Etorri bedi gugana, Jauna, zure
erreinua.
—Begira zure Eleizeari, Jauna; * erdu eta ikusi zure eskuak aldatutako
mahasti hau.
—Jainko leiala, oroitu zakiez Abrahamen seme-alaba guztiei, * eta bete
eizuz hareen gurasoei agindutako guztiak.
—Jainko guztiz onbera, begiratu herri guztiei, * zure errukia goraldu
daien.
—Betiko Artzaina, erdu zure saileko ardietara, * eta batu eizuz guztiak
zure larretan.
—Gogoratu eizuz, zure bakean mundu honetatik joan diranak ere, * hartu eizuz, zure Semearekin betiko bakean.
Gure Aita
zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko gure Jauna, prestau eizuz gure bihotzak zure graziaz, Kristo
zure Semea datorrenean, betiko biziaren mahaian jarteko gai aurkitu gaizan, eta
zeruko janaria emon deigun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi
eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.